Kontzejuak

Zulueta

Concejo del municipio de Noáin (Valle de Elorz), partido judicial de Aoiz, Navarra.

Se encuentra ubicado a los 2° 06' 34" y 42° 44' 40", al Norte del término y Noreste de Zabalegui, capital del mismo, al pie de la Sierra de Tajonar, a 481 metros de altitud, en la orilla izquierda de un pequeño barranco.

Las poblaciones mas cercanas son: Zolina, que está a tan sólo 2,3 km, Torres (2,3 km) y Elorz (2,3 km).



Ver mapa más grande

En 1800: 85 personas habitaban en 12 casas; 1960: 68 habitantes; 1970: 38; 1981: 25; 1986: 27; 1990: 32; 1995: 36; 1998: 63; 2004: 58 varones, 51 mujeres.

AAA

El término de Zulueta tiene una superficie de alrededor de 480 hectáreas. En 1892 cuenta con 308,81 hectáreas dedicadas a tierras de labor y 11,09 a viñedos; en 1913 las tierras de labor ascienden 328,27, mientras que las dedicadas a viñedos disminuyen hasta 1,54 hectáreas; en 1941 las tierras de labor siguen aumentando, hasta 403,66 hectáreas, mientras los viñedos se recuperan, alcanzando una superficie de 4,68 hectáreas. En 1952 la totalidad del término se reparte así: 408 hectáreas aproximadamente con tierras de labor, 4,5 son viñedos, 1,5 hectáreas están dedicadas a huertas, 61 hectáreas son pastos y 8 son pinares. En 1892 el total de 20 propiedades se reparte en 10 propiedades entre cero y cinco hectáreas, 4 entre 5 y 10, 3 entre 10 y 20, 1 entre 40 y 50, 1 entre 50 y 100, y 1 entre 100 y 150 hectáreas.

En 1990 contaba con la empresa Industrias de Zulueta, S. A., con 30 trabajadores. (Ref. "Catálogo Industrial de Navarra", 1990). En 1995, con Urra Accesorios, S. L., con 30 trabajadores (Ref. "Catálogo Industrial de Navarra", 1995).

AAA

Castellano. A finales del siglo XVI (1587) figuraba en una lista de pueblos "bascongados" (Varios: Geografía Histórica de la Lengua Vasca, Auñamendi, 1960, t. I, pp. 126-137). Dos siglos más tarde (1778) los "receptores romanzados" solicitaron que fuese declarada "romanzada" (Varios: op. cit., pp. 67-102). En el mapa lingüístico de L. L. Bonaparte (1863) aparece en la zona de mínima intensidad del euskera.

AAA

Fue lugar de señorío realengo, poseyendo no obstante -desde finales del siglo XI- terrenos en Zulueta el monasterio de Leire. En 1290 pagaba a la corona de pecha anual 55 sueldos, 13 cahíces de trigo y 20 de cebada y avena. En 1403 la pecha fue donada por Carlos III a Juan de Lesaca. En 1447 el Príncipe de Viana enajenó el lugar, dándoselo a Beltrán de Ezpeleta, pasando así Zulueta a formar parte del patrimonio de los barones de Ezpeleta.

Lugar del valle de Elorz, 4° partido de la merindad de Sangüesa, reino de Navarra. Su población estaba gobernada por el diputado del valle con los regidores elegidos entre los vecinos.

AAA

De su exiguo caserío destacan algunas casas de aspecto señorial con arcos de medio punto y elementos góticos, como ventanas geminadas y escudos del siglo XV, de las que es ejemplo la casa Lusarreta.

La iglesia de San Esteban es una construcción de origen medieval, del siglo XIII, época de la que subsisten la torre y la parte baja de los muros perimetrales. Planta de nave única con cuatro tramos y cabecera pentagonal. El coro alto conserva cubierta de la fábrica primitiva con bóveda apuntada y con arco fajón de sección cuadrada sobre pilastras de imposta lisa. Los tramos intermedios cubren con bóvedas de terceletes de nervios moldurados; el tramo de la cabecera y su inmediato, presentan bóveda estrellada. Tanto el ingreso como los ventanales son del siglo XVI. Retablo mayor fechado en 1656, obra del tracista y ensamblador villavés Pedro de Iroz, correspondiendo la escultura a Simón de Iroz; tardorromanista.

Zulueta, Elortz bezala, Taxoareko mendizerraren maldan dago. Duela urte gutxira arte, Iruñerriko herrixka xume besterik ez zen arren, gaur egun urbanizazio berrien eraiketak hasierako panorama hori erabat aldatu du. Hazkunde honek garai bateko eraikuntza gotiko batzuen desagerpena ekarri du, hala nola 1990. urtean bisitatzeko aukera izan genuen Zuluetako "cabo de armería" jauregi zaharra. Oinplano lauangeluarra zuen, lau hegalekin osatua, gehi barla baten erdian eta defentsarako dorre bat. jauregi zaharra suntsitu zuten txalet adosatu batzuk eraikitzeko, baina Zuluetako jaunaren armarria oraindik ikus daiteke Nafarroako Erresumako Armeria Liburuan (L.A.R.N. 571. zk.).

Herriaren alde batean ikuztegi publiko bat dago, harrizko harraska errektangeluarrekin eta abereentzako aska luze batekin. Adreiluzko pilareen gainean doan zurezko egitura duen bi isurialdeko teilatupean doa. Elortzibarren kontserbatutako ikuztegi publiko tradizional bakarra da. Aurrerago oinplano garatua eta bi solairu dituen etxea dago, antza denez XVI. mendekoa. Murruak luzituak doaz, eta aurrealdearen erdian hamabost dobela luze dituen erdi puntuko arku bat du, armarri batekin giltzarrian. Leihoak zuzenak dira, bateren batek karel molduratuekin, eta izkina batetan zaharragoa den leiho bikoitz bat dago, erdi puntuko bi arkutxoez osatua, erdiko zutabetxoa falta den arren.

Elizatik gertu etxetzar noble bat dago, oinplano karratukoa, hiru solairu eta hegal luzeko lau isurialdeko teilatuarekin. Murruak harlankaitzaz doaz, gaizki kontserbatutako luzitu batekin, eta harlanduzko kateekin izkinetan eta baoetan. Beheko solairuan, eta ate moderno batez aparte, hamabost dobela luze dituen erdi puntuko arku bat du, haria moldura fin bat daramalarik.Harlandu onez landutako hormatal batean irekita dago, gainean dagoen leihoa bezala, zuzena eta molduratua ere. Aurrealdea zeharkatzen duen erlaitza luze batek karelaren papera betetzen du, Zabalegiko etxe batzuetan ikusi genuen modura, tailer bereko lana dela salatuz. Gainean armarri barroko bat dago, oso apaindua eta moldura lauangeluar batez inguratua. Atxikia doan beste atal batek leiho bikoitz gotikoa du, bi arkutxo konopialez eratua, XV. mende bukaerakoa edo hurrengo mende hasierakoa.

Herriaren erdialdean kontzejuetxe modernoa dago, baita frontoia duen polikiroldegia ere. Gertu, berriz, eskoletako eraikin zaharra dago, abandonaturik eta nahiko hondatua. Harriaren muturrean dagoen etxe-talde txiki batetan erdi-aroko arrastoak daude. Batek "L" formako oinplanoa du, proportzionalki zabala den erdi puntuko arku berantiarrekin. Dobela motzak ditu, eta harian iltze-buruez osatua dagoen zerrenda du. Giltzarrian armarri txiki bat dago. Albo batean, itsututako erdi puntuko arku bat dago, baita arku konopialez osatutako leiho bikoitz dotorea ere, erdiko zutabetxorekin. Ondoan antzeko tamaina duen beste etxe bat, oso eraldatua, bi solairuekin, horma luzituak eta harlanduzko kateekin. Sarrera arku beheratu bat da.

  • Baselizak

Pérez Ollo jaunak San Juanen baseliza aipatzen zuen, gaur egun desagertua, 1597. urteko erreferentzia batzuk dauden arren.

  • San Estebanen Parrokia

XIII. mendeko eraikina da, XVI. mendean izandako eraldaketek bere jatorrizko itxura asko aldatu zuten arren. Gurutze latinoko oinplanoa du, luzera antzekoa duten lau tarteuneez osatutako habearte bakarrekin, gehi lau aldeko burualde poligonalarekin. Laugarren tarteunean irekitako bi kapera simetriko ditu, transeptu baten modura, eta sarrera hegoaldeko murruan dago, bigarren tarteunean, pilareen gaineko aterpe batekin babestua. Ebanjelioaren aldeko murruan, horma-barruko eskailera bat dago, koru jasora eta dorrera igotzeko. Sakristia, azkenik, burualdearen iparraldean atxikitako oinplano pentagonaleko gela da.

Murruak harlandu txikiez osatua dago, Errenazimenduko garaiko hormataletan hobeto landuta, garai honetako harginek lortutako maila teknikoa baieztatuz. Tamaina handiko bi arku zorrotzek irekitzen dituzte alboko kaperak. Barneko argiztapena bermatzeko hiru leiho daude, oinetako horman, ebanjelioren aldeko murruan eta burualdean. Lehenengo biak erdi puntukoak eta abozinatuak, eta hirugarrena zuzena. Habeartearen oinetan koru jasoa dago, arku karpanel baten gainean eta erdi-aroko pilastra batzuekin.

Eliza honek estalki-sistema anitza du. Lehen tarteuneak erdi-aroko ganga kontserbatu du, gainean dorrea dagoelako, eta kanoi-ganga zorrotza darama, profil berdineko arku fajoi batekin. Beste hiru tarteuneek XVI. mendeko tradizio gotikoko tertzeletezko gangak dituzte, gurutzaduran trazeriak erronboide-itxurako nerbioekin aberasturik. Burualdeak bost puntako ganga izarratua darama, bere oinplanoari egokitua, eta korupean tradizio barrokoko ertz-ganga bat jaso zuen.

Kanpoaldean, dorrea habeartearen lehen tarteunearen gainean dago, lehen aipatu dugun moduan. Fustea motza eta trinkoa da, eta goialdean kanpaiak kokatzeko erdi puntuko bi bao ditu, lau isurialdeko teilatu baten azpian. Sarrera zurezko egitura duen aterpe xume batekin babestua doa, teilatu sinple batekin eta harrizko bi pilareen gainean. Moldura klasizista bat duten kapitel moduan. Ateari dagokionez, erdi puntuko arku abozinatu bat da, profil bereko hiru arkiboltekin eta zutabetxoen gainean.

Barnealdean, presbiterioan XVII. mendeko erretaula erromanista ikus daiteke, Pedro de Iroz mihiztatzailea egina. Traza ortogonala du, zuzen eta ordenatua, estilo eta garaiari dagokion moduan, sagrarioa daraman bankuarekin, hiru kaleko bi ateekin eta disposizio bereko atikoarekin. Entasi markatuko zutabeak ditu, bikoiztuak erdiko kalean eta lehen atalean, eta atikoan pilastra arinagoak. Gainean frontoiak daude, kurbo eta mistilineoak erdiko kalean eta hautsita albokoetan. Irudigintza mukulu biribilekoa da erdiko kalean, goi-erliebeak albokoetan eta erliebe baxuagoak bankuan. Ikonografiari dagokionez, bankuan Lau Ebanjelarien irudiak txandakatuta doaz Pasioaren bi eszenekin, Atxiloketa eta Baratzeko Otoitza. Lehen solairuan San Pedro eta San Pablo doaz, eta erdian Ama Birjinari eskultura bat, eserita eta Michelangeloren eragin garbia duena. Honen gainean San Juan Bataiatzailearen eta San Lorenzoren goi-erliebeak daude, erdiko San Esteban titularrarekin. Atikoan, azkenik, Kalbarioa dago erdian, Maria Magdalena eta beste Maria batekin alboetan.

Ebanjelioaren aldeko murruan, Zulueta "Cabo de armería" jauregiarena den bataio eta hilobi-kapera dago. Arku beheratu batekin irekia dago, eta giltzarrian dagoen armarrian, beste arma batzuekin, bertako jauregiarenak ere agertzen dira, Nafarroako Erresumako Armeria Liburuan dauden modura (L.A.R.N. 571. zk.). Barruan bataio-ponte erromaniko bat dago, harroina zirkularrarekin, fuste motz zilindrikoa eta katilu esferiko eta zilindrikoa. Gertu ikus daiteke Karmengo Ama Birjinaren irudi bat, barrokoa, mukulu biribilekoa eta interes artistiko handirik gabekoa.

Transeptuaren hegoaldeko adarrean ur bedeinkatuko XVI. mendeko pila dago, errenazimenduko Gurutziltzatu bat eta Santa Barbararen irudi barroko bat. Sakristian, azkenik, zilargintza-lan batzuk ere ikus daitezke.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, III. tomoa, N.A.K. 1982, 63 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, IV* tomoa, Merindad de Sangüesa, Abaurrea Alta-Izalzu, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1989, 273-276 orr.
  • PÉREZ OLLO, Fernando: Ermitas de Navarra, Iruñea, N.A.K, 1983, 270 orr.
  • LACARRA DUCAY, Mª Carmen (et. alt.): Navarra, guía y mapa, Lizarra, N.A.K. 1983, 285 orr.
  • MENÉNDEZ PIDAL, Faustino; MARTINEA, Juan José: Libro de Armería del Reino de Navarra, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 2001, 571. zk.
  • A.A.B.B. El Valle de Elorz. Naturaleza, Historia y Arte. Pamplona, Elortzibarko Udala, Bianako Printzea 1990, 208-212 orr.

JAS 2009

Celebra fiesta el 2 de septiembre, San Antolín.

AAA

Parroquia dedicada a San Esteban, obispado de Pamplona.

AAA