Instrumentugilea

Zugasti, Olatz

Hernanin 1965ean jaiotako arpista gipuzkoarra.

Benito Lertxundi lagundu du bai errezitaldi baita grabaketetan ere. 1993 urtean Kantu baten bila nabil diska aurkeztu zuen. Urte horretan bertan Donostian ospatutako "Festaroa 93" jaialdian hartu zuen parte. Euskadi Irratiak 1995 urtetik munduko musikak ezagutzera ematen dituen "Kantaita" saioaren arduraduna da. 1999 urtearen amaieran Bulun Bulunka diska berria aurkeztu zuen. Guztira 14 abesti tradizionalak, ia gehienak Azkue eta Aita Donostiaren bildumetakoak. Mandolina, klarinetea, biolontxeloa, akordeoia edo flautaren akonpainamendua dute abestiek. Bestalde, Angel Unzu eta Maddi Ohienart izan zituen laguntzaile Zugastik. 2002an bere hirugarren lana plazaratu zen, Elearen lainoa.