Instrumentugilea

Verkos Valcarcel, Gabriel

1910ean Donostian jaiotako biolontxelista gipuzkoarra eta Bilbon 1981ean hilda.

Musika ikasketak bere ama Matilde Valcarcel piano-jotzailearekin hasi zituen. Gero biolontxeloko ikasketekin jarraitu zuen Larrocharekin hiriko Kontserbatorioan lehenik eta ondoren Ruiz Casaux-ekin Madrilen.

1972an Alfonso X. Jakintsuaren Gurutze Handiarekin saritua izan zen eta 1977an Frantziako "Akademiako Palma"-rekin.

1983an hil osteko Arte Ederretako Zilarrezko domina eman zioten.

1943an Bilboko Ganbera Hirukotearekin, Ganberako Sari Nazionala eskuratu zuen.

Madrilen ikasle izan zen garaian Lasalle Orkestra, Arbos Sinfonia eta Teatro Real Orkestrako biolontxelista izan zen. 1939tik aurrera Bilboko Orkestra Sinfonikoko biolontxelista bakarlaria izan zen, Espainiako kontzertu-areto garrantzitsuenetan jotzeko aukera izan zuelarik. Gero Bilboko Kontserbatorioko biolontxelo eta kontrabaxu katedrako titularra izendatu zuten, bertan idazkari eta zuzendariorde funtzioak ere bete zituelarik. Era berean Ganberako Orkestra sortu zuen eta Genaro Morales biolinista eta Aurelio Castrillo pianistarekin batera Bilboko Ganbera Hirukotean biolontxeloa jo zuen.

1955ean Donostiako Easo Abesbatzaren zuzendari izendatua izan zen.

Anton Larrauri konpositoreak biolontxelo eta orkestrarako idatzi zuen Soiñua lana eskaini zion.