Toponimoak

Zumaiako Flyscha

FLYSCH hitza alemanetik dator eta isuri, irristatu edo "lur irristakorra" esanahi du. Normalean itsas ondoko sedimentazio klasiko bat deskribatzeko erabiltzen da, buztin, karbonato eta arrezko geruza gogor eta bigunak tartekatzen dituena. Itsas ondoan horizontalean pilatzen diren sedimentuak denboraren poderioz trinkotu, itxuragabetu eta azaleratu egiten dira indar tektonikoak eraginda. Hala, antzinako itsas hondar horiek airepean geratzen dira geologoek ikertzeko moduan.

Euskal Herriko itsasertzeko zati handi bat halako eraketa bitxi eta ikusgarriz apaintzen da. Dena den, Zumaiako Flyscha da nazioartean gehien ezagutzen dena; jarraian xehetasun gehiagoz deskribatuko dugu fenomeno hori.

Itsaslabar handiak izaki, irudi ikusgarriak ikus daitezke eta, horri esker, leku hori nazioartean lehen mailako erreferentzia geologiko bilakatu da duela 50 urte baino gehiagotik hona. Irudi horren lehen ezaugarri deigarria bere tamaina handia da, izan ere, 10 kilometro baino gehiagoan etenik gabeko itsaslabarra hedatzen da eta bertan etengabeko erregistroa ageri da Behe Kretazeoan dagoen Albiarretik Eozenoko Ypresiarreraino (1 eta 2 irudiak). Tartean muga garrantzitsuak, esate baterako, Kretazeo / Paleogenoa (K/P)m Paleozeno / Eozenoa (P/E) edo berriki zehaztu diren Daniar / Selandiar (D/S) eta Selandiar / Thanetiar estratotipoak. Gure planetako historia garaikidearen liburu naturala zinez.

1. irudia

1. irudia: Zumaiako azaleratze kretazeo eta tertziarioen lokalizazioa eta banaketa. Itzurun hondartzan interes geologiko ageriko eta egiaztatua gordetzen da.

2. irudia

2. irudia: Zumaiako flyschak 50 milioi urte segidako lekukotza erakusten du behe kretazeotik behe eozenoraino itsaslabar handiz osatutako 10 kilometroan zehar. Gure planetako historiaren liburu naturala zinez.

TVE eskainitako bideoa: Zumaiako itsaslabarra (Gipuzkoa).