Konposatzaileak

Escaregui Mendiola, Andres de

1711ko otsailaren 23an Eibarren jaiotako kapera-maisua, konpositorea, organista eta arpa-jotzailea. 1773ko uztailaren 4an Fiteron hil zen.

1718an Iruñeko katedralean infante bezala onartua izan zen eta bere trebetasunarengatik 1728an organo eta arparen interpretazioan ordezkari izatera pasa zen. 1730ean katedraleko kaperako arpista postua lortu zuen. 1738an, frogaturik zeuden merituengatik, kapera maisuaren postua eskuratu zuen oposizioak egin behar izan gabe.

Bere lanak aurreko estilo kontrapuntista eta estilo atsegin eta aurreklasiko iritsi berriarekin konprometiturik dago, gero sistema tradizionalean hezitako kaperako musikariek pixkanaka onartzen joan ziren estiloa. Guztira Escareguiren berrogeita bi lan bilatu dira. Hauen azterketengatik dakigu, garaiko musika-hizkuntza ezberdinak menperatzen zituela: kontrapuntu konplexuetatik melodia samur eta ordenatu eta harmonia garbietararte.

Gazteleraz idatzitako lanek, latinezkoak baino tinbre altuagoa daukate eta Maria Gemberok dioen bezala pastoral arrazoiengatik izango zen hori, honela gaztelerazko testua ulergarriago egiteko eta, latinezkoa baxuagoa eta beraz dotoreagoa gelditzen zen. Bere lan gehienak koru eta baxu jarraiturako eginak daude, koru ugaritasunaren erabilpen eskasa eta biolin eta tronparen erabilpen hasiberriekin, estetika aurre-klasikoaren zati bezala sartzen den instrumentuetako bat delarik. Azpimarratzekoak dira bost ahots, arpa, baxu zifratu, antifona, ereserki, magnificats, motete, errespontsu, salmo, Pasiozko kuadroak eta ¿quién es esta paloma? bezalako zortzi gabon-kantu.



  • GEMBERO USTÁRROZ, María. La música en la catedral de Pamplona durante el siglo XVIII. Iruñea: Nafarroako Aldundia, 1995.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.