Soziolinguistika Klusterraren lankidetzarekin eta gidaritzapean
Soziolinguistika aplikatuaren alorrean garrantzi handia dute hizkuntza-politikaren eta hizkuntza-plangintzaren inguruko gaiek, batez ere hizkuntza bat baino gehiago duten lurraldeetan.
Atal honetan hizkuntza-politikaren oinarriak aztertuko dira, arreta berezia eskainita hizkuntza-aniztasuna antolatzeko moduei. Ondoren, politikaren gauzatzea, alegia, hizkuntza-plangintzaren ingurukoak aztertuko dira, kanpoko adibideekin batera euskararen normalizazioan izan diren adibideak nabarmenduta.