Lexikoa

godalet-dantza

Zuberoako maskaradan "fonction" izenekoa osatzen duen dantza. Zamaltzain, txerrero, gathuzain eta kantiniersaren artean dantza egiten dute. Nork bere dantza-urratsak egiten ditu ardoz beteriko edalontzi edo godalet baten inguruan eta gainean. Zamaltzaina izaten da azkena. Bere saioari bukaera emateko edalontziaren gainera igo eta oin baten gainean gelditzen da, besteaz gurutzea seinalatzen duen bitartean. Trebetasun berezia behar izaten da, zeren oso zaila baita lurrean dagoen edalontzia ikustea.