Kontzeptua

Euskaldunak Uruguaien

Euskaldunek Uruguaien zer nolako partaidetza izan duten aztertzerakoan, Montevideon eta inguruetan urte kolonialetan zehar funtsezkoak izan diren pertsonaiei egin behar zaie aipu. Euskal Herriko semeek lurralde honetan izan duten presentziaren adibide ditugu, besteak beste, Mauricio Zabala bizkaitarra, hiriaren sortzailea; José Joaquín de Viana arabarra, lehenengo gobernadorea; eta Francisco de Alzaíbar armadore aberatsa, bizkaitarra hau ere, hasieratako factotum ekonomikoa. Kolonien garaia amaitutakoan, euskaldun hauek bertan egoteak ez zeukan jada zentzu bera, eta orduan eremu desberdin gehiagotara hedatu ziren. Ez dauzkagu izendatu berri ditugun pertsona ezagun horien erreferentziak bezain ziurrak, baina bai ordea iraunkorragoak, jende ezezagun askok hartu baitzuen lurralde hartan gelditzeko erabakia.

Inmigrazio horren arabera, bi epealdi nagusi bereiz ditzakegu Uruguaiko gizartean: bata, koloniaren hogeita hamar urte hartzen dituena (1780-1810), eta, bestea, Errepublikako hirurogei urtekoa (1830-1890).