Aktoreak

Nimri Urrutikoetxea, Najwa

Iruñan 1972ko otsailaren 14an jaiotako aktoresa eta abeslari nafarra, Santutxun hasi eta hezi zen arren. Bere izenak "estasia" dio.

Aktoresa jordaniar eta euskal emakume baten arteko harremanaren emaitza da. Abenda-nahastearen ekoizpena den bere edertasun exotikoari, Najwak nortasun-ezaugarri bezala ahots xuxurlari beroa gehitzen dio. Osotasun horrek guztiak begi handi eta begirada sakona dituen aktoresa horri bere interpretazioetan beti ustiatzen dituen misterio eta sentsualitate ukitua ematen dizkio. Bere lehen urrats artistikoak Respect soul taldeko abeslari eta Clan Club jazz taldearen bakarlari bezala eman zituen. 1993an Hermanos de color LPa grabatu eta 1994an Move on CDa. William Laytonen laborategian interpretazio ikasketak egin zituen, bost urtetan zehar John Beitiaren Akademian eta lau urte Bilboko Lauro Abesbatzan igaroz. 1954an Katrina Bayonas artista-agentearen Aurpegi Berriak talderako hautatua. Ospea 1995ean Daniel Calparsoro euskal zuzendariaren Salto al Vacio film luzea egin zuenean iritsi zitzaion.

Bere katu-antzerako irudiz eta aldiberean xamurra, buru kaskamozduna, gorriminezko begirada eta bere irudi makala uneoro inguratzen duen bakartasun ukituak, Calparsoro bere filmerako aurkitzen zebilen pertsonaia galdu eta larrituarekin bete betean bat zetorren. Interpretazio horrekin Ginebrako (1995) Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Saria, Angerseko (1995) Jaialdian Aktoresari Hoberenari Saria, Euskal Zineari (1995) "El Mundo" Sarien Euskal Aktoresarik Hoberenari Saria eta Joveko Zinemaldiaren Emakumezkoen Interpretaziorik Hoberenari Saria jaso zituen. Daniel Calparsororekin ezkondu zen, bere hurrengo bi film luzeak eginez: Pasajes (1996) eta A ciegas (1997). Najwaren jaiotasuna ez zen inor oharkabe igaro eta Alejandro Amenabar eta Julio Medem bezalako zuzendariak euren proiektuetarako Najwaren parte-hartzea izan zuten. Horrela, ohizkanpoko film bitan parte hartu zuen: Alejandro Amenabarren Abre los ojos eta Julio Medemen Los amantes del Círculo Polar. Azken film horretako bere lan bikainak Euskal Zineari "El Mundo" Sarien VII edizioko Euskal Aktoresarik Hoberenari Saria eta Aktoresa Hoberenari Ondak Saria ekarri zizkion.

1998an, aktoresa gisa bere unerik bikainenean zegoela, bere musika ibilbidea berreskuratu zuen, Carlos Jean ekoizlearekin batera Najwajean bikotea eratuz. Bat egite horretatik kritikak eta publikoak ere gogo biziz hartutako No Blood diskoa sortu zen. Bere lehen mozketa, Dead for you, izenekoa T.V.Eko Version española programaren soinu bezala fama hartu zuen. 2000.ean Asfalto (2000) filmean Calparsororekin berriz lan egin zuen. Filma egiteaz gain, Najwajean, Nacho Mastrettarekin batera, soinu-bandaz arduratu zen. Geroztik Julian Schnabel zuzendari eta margolariaren Antes que anochezca (2000) filmazioan sartu zen, Medemen Lucía y el sexo (2001) filmean Elenarena eginez beste parte-hartze bikain bat izanez.

2001ean bere lehen diskoa, bakarlari bezala, aurkeztu zuen: Carefully izenekoa. Kritikak berriz ere Najwaren ahots xuxurlariak baliabide elektronikoekin eta abeslaria inguratzen zuten hari-laukotearekin egiten zuen bat egite bero eta limurtzailea azpimarratu zuen. 2002an, Najwajeanekin Daniel Calparsororen Guerreros filmaren musika egitea eskatu zitzaion. Urte horretan ere Ramon Salazarren Piedras dagi. Leirerena eginez izan zuen interpretazioak Tolouseko (2002) Cinespaña Espainiar Zinemaldian saria ekarri zion. Ez zen 2002ko bere arrakasta bakarra izan.

Maria Ripollek Utopia filmerako protagonista papera eman eta gainera filmerako musika egitea eskatu zion. Gainera Carlos Jeanekin izan zuen bere jarduera oparoaren Najwajean: Selection izeneko bilduma merkatura atera zuen. Diskoa, I'm gonna Be (500 Milles), Love My Apathy, Dead for You, Like Those Roses edo Garota de Ipanema, bezalako abesti arrakastatsuz, estatuko Trip-hoparen baitan taldeak izan zuen garrantzi handiaren erakusgarri izan zen. 2004an Frédéric Schoendoerfferren Agents secrets (2004) nazioarteko ekoizpenean jada ospetsu bihurtutako Vincent Cassel eta Mónica Belluccirekin parte hartu zuen. Gainera bakarlari lez abeslari bezala Najwaren limurtzeko gaitasunari amore emanda zegoen kritikak goretsitako Mayday izeneko liburua merkaturatu zuen.

2006an bakarlari lez Walkabout bere hirugarrena aterako du. Jada, 2007an Iciar Bollainen (Mataharis) eta Gonzalo Suarezen (Oviedo Express) filmetan parte hartzen du.

2009-2010 bitartean Najwa Nimrik Isabel Katolikoa irudikatu zuen Iciar Bollainen También la lluvia-Even the Rain proiektuaren eskutik. Room in Rome (Gela Erroman) obrari esker Julio Medemekin bat egin zuen ostera, Edurneren pertsonaia irudikatuz eta, aldi berean, musikako beste album bat kaleratu zuen, El último primate. Disko horretan artista euskalduna gaztelaniaz entzun daiteke lehen aldiz.