Zinekoak

Itsu itsuan

Daniel Calparsorok 1997ko datadun bere hirugarren luzemetraian Star Line Productionsen ekoizpena izan zuen. Bere lehen film biekin Calparsorok euskal eta espainiar zinemagintzan estetika zuhur eta indarkeriazko batetan oinarritutako estilo bati esker ikaragarrizko iskanbila sortu baldin bazuen, Hondarribiko zinemagilearen hirugarren egitasmoak bere zinea berriz ere liskar-muinean kokatzen lagungarri izango den elementu gatazkatsu berri bat gehitzen du.

1996ko urte-amaieran Calparsoro filmatzen hasten den film berri hau atze-oihal bezala ETAren gaia duen errorik gabeko gizakien historia da. Filmaketan zehar gorabehera batzuk izan ziren. Manifestaldiaren sekuentzia, aurreikusita zegoen bezala, Lesakan ezin filmatu izan zen, azken unean Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzak Nafarroako Foru Erkidegoaren baitan Ertzaintza bertaratzerik baimendu ez zuelako. Geroztik, Donostian beste sekuentzia baten filmaketan zehar, espezialista batek gidatutako autoak Zurriolako zubiaren aurka jo ondoren karrozerian ezarritako kamara Urumeara erori zen. Eragozpen hauek guztiak ahantzi egin ziren itsu itsuanek Veneziako Zinemaldiaren Atal Ofizialean lehiatzeko hautatua izan zeneko ikaragarrizko arrakasta lortzean. Hala ere italiar lehiaketan filma aurkeztu izana hoztasun ulergarriz hartu zen. Zinemagileak garatzen duen historia, hasiera hasieratik absurdoaren esparruan kokatzen da. Atentatua burutu behar duen ETAko neska bat azken unean damutu egiten da eta bere kidearen aurka tiro egiten du, gero ihes eginaz. Bere armetako kideengandik ihesean, bere nagusiak, aspalditik neska deseatzen duen gizaki lizuna, bahitu eta neskaz probetxua ateratzeko ahaleginean atxiki egiten du. Itsu itsuan ez da zine politikoa.

Calparsorok, arinago hainbat obsesionatzen dituen pertsonaia-tipologia horiek diseinatu ahal izateko droga, langabezia eta industrializazioak menderatutako hiri-paisaiekin egin zuen bezala, ETAko mundu ezkutu eta marjinala darabil; gizaseme galduak, gainezka egiten dioten egoera edota baliabide bat kontrolatzeko ezgaiak, eta hori guztia izanik ere zikinkeriaren artean samurtasun apur baten bila dabiltzanak. Zehaztugabetasun hori da Calparsororen proposamena suntsitzen duena. ETAko militanteekin den hasierako tramak filma zine politiko batera daramala ematen du baina egia esan galtzaileei buruzko lan baten gelditzen da dena. Eta nahasmen guzti honetan protagonistak jasaten duen sexu-menpekotasunarekiko eszena agertzen da. Eszena horrek burgesiaren gainbeheratzeari buruzko metaforadun arte- eta saiakera-zinemara garamatza, baina Itsu itsuaneko narrazio-diskurtsoaren baitan ez du zentzurik. Ebazpen teknikoari dagokionez une distiratsuak daude. Calparsoro indarrez beteko irudiak sortzerakoan talentu handiko zuzendaria dugu. Manifestazioari dagokion eszena, gainditzea zaila den tentsio, indarkeria eta benetakotasun giroz atonduta dago. Baina bada une penagarririk ere. Komunikabideek, atxilotutako ETAko kidearen amari elkarrizketa egiten saiatzen direna alegia. Honek kazetariaren aurka ekiten dio, mikrofonoa kendu eta reality-showa balitz lez Euskal Herriko egoera politikoa salatzeko ikus-entzuleari zuzenduz. Itsu itsuan, beraz, film nahasgarri lez azaltzen zaigu, ETAren mundura hurbilduz, parodia eta zentzugabetasuna nahastuz. Veneziako porrotaren ondoren filmak jendartearen eta kritikaren aldibereko harrera hotza jaso zituen.

  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zkia., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.