Zinekoak

Ama hila

Juanma Bajo Ulloaren bigarren luzemetraia, 1993an, Gasteizko Zinemaren ekoizpenaz. Aurreko Akixo (1988) eta El reino de Víctor (1989) eta bere lehen luzea izan zen Alas de mariposa (1991) bezalako lanen bideari jarraituz, Bajo Ulloak pertsonaia nagusiak inoiz irteterik izango ez duten labirinto baten barneratuz joango diren terrore-ipuin usaindun azpikeria berri bat aurkezten du.

Filma hilketa ikaragarri batez hasten da. Gizon bat, Ismael Lopez de Matauko (Karra Elejaldek bikain interpretatutako egitekoa), etxe baten lapurtzera sartzen da eta emakume etxejabea hiltzen du. Gainera bere alaba txikiarekin aurkitzen da, berari ere tiro eginez. Tamalez beretzako, tiroaren ondorioz buruz ezgaituta gelditzen da. Urteak geroago eraileak kasualitate batengatik neska aurkitzen du. Bere erailketa behin betiko biribiltzeko eta aurkitua izan ez zedin bahitu eta bizi den etxetzar zaharrera eramatearen erabakia hartzen du. Baina gaztearen inozotasunak (Ana Alvarez eder batek eraginkortasunez interpretatutako betekizuna) erabat gainezka eragiten dio, menperatu ezin duen lilurapen eta istilua berarengan sortaraziz. Esanguratsua da zentzu horretan amaierako eszena. Leire, behin bere bahiketaz geroztik erietxera itzultzen da. Ismaelek berriz ere bertara arte jarraitzen dio. Baina jada bere basakeriatik, bere gizontasun amorratutik ez da ezer gelditzen. Menderatutako gizon bat da, (neskaren aurrean belauniko jartzera iristen da) eta bere biktimaren inozotasun xumeari menperatua. Harremana ezartzea du helburu, ahalik eta txikiena izanik ere, bere askatasuna ukatu eta atxilotua izateko arriskuan jarriz. Izatez zaintzaileak bere presentziaz ohartzen dira eta bere gainera oldartu zitzaizkion, lurrean eroriz amaitu zuen arte, basaz betea eta neska bere bistatik nola desagertzen zen ahalmenik gabe ikusiz.

Indarkeria da filmaren protagonista. Eta izaera honetako eszenen taxutzea maisutasun paregabez eginda dago. Adibideak ugariak dira. Hasierako bala bat buruan neskak hartzen duen soinu eta argidun argi bizidun eszena. Ismaelek bere neskalagun Maiterekin duen eztabaida eta ateko beiraren aurka Maiteren burua joz konpontzen dena. Garrantzirik gabeko eztabaida baten biktimak protagonista basatia nardatu izanagatik garagardoaren iturrian itotako Ismaelek zerbitzari bezala lan egiten duen tabernako jabearen erailketa basatia. Arabar errealizatzailearen izugarrizko ikusmenaren gaineko eragina duten irudiak sortzeko gaitasuna, aktoreak zuzentzean egindako lan bikaina eta baita Bingen Mendizabalen musika ederra historiaren kontakizunarekin egindako uztarketa zoragarria ere nabarmentzekoak dira. Ama hila Veneziako Jaialdiaren "veneziar gaua" atalean estreinatu zen eta filmak italiarrengatik arrera sutsua izan zuen. Gero, Montrealeko Jaialdian Zuzendaririk Hoberenaren Saria lortu zuen. Geroztiko komertzio-estreinaldia nahiko duina izan zen, hainbat talentuz betea zegoen lan batek merezi zuenetik urrun gelditu zen arren.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr
  • Rodríguez, María Pilar: Mundos en conflicto: Aproximaciones al cine vasco de los noventa, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Universidad de Deusto, 2002, 284 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.