Zinekoak

Urte ilunak

Arantza Lazkano zuzendari zarauztarraren estreinaldia luzemetraien zuzendaritzan. Aurretiaz, Cork-eko Nazioarteko Jaialdian Merituarekiko Egiaztagiria lortu zuen Maider (1989) izenburudun laburmetraia interesgarria egin zuen. Jose Maria Lara PC eta Euskal Mediak 1993an ekoiztutako filma da.

Urte Ilunak filma, espainiar guda zibilaren ondorengo Euskal Herriko giro errepresibo itogarriaren biktima den neskatila batek protagonizatutako euskaraz eta gaztelaniaz filmatutako filma da. Filmaren manikeismorik eza da bere eragingarri handietako bat. Eta izatez ez da ideologia nazional-katolikoaren ezarpena bakarrik samintasunez betetako haurtzaro eta nerabezaroaren eragile. Bere familia-giroan ere neskatilak maitasunik eza eta ezarpena aurkitzen ditu. Bere aita Francoren diktadurak ezarritako faxismoaren aurka borrokatzeko kemenik aurkitzen ez duen euskal abertzalea da eta bere frustrazio guztia bere alabarengana bideratzen du neurriz kanpoko eta bidegabe diren zigor-erregimen zentzugabearen menpe edukiz. Etxeko maitasunik eza horren eta alde irabazleak ezarritako heziketa intolerantearekiko irtenbide bakarra beste neskatila batenganako adiskidetasunean aurkitzen du. Mendian, zuhaitz baten gerizpean, Francoren gobernu militar gogorrak gidatutako hiri-habitatari aurkatzen zaion goretsitako naturaren baitan, babesten dira biak.

Urte ilunak sentiberatasunez eta emozio betezko filma dugu. Agian narrazio-eraikuntzari dagozkion arlo batzuetan huts egin dezake baina aginte militarra bizi den giro guztietan nagusitzen den usteltasun horren eta erlijio-iluntasunaren deskribapenak ukaezinezko argitasunaren jabe dira. Hala ere, filmak dituen lorpenak gorabehera, Pontevedrako Nazioarteko Jaialdian (1993) Gidoirik Hoberenari buruzko Saria, El Mundoren Euskal Zinearekiko Sarien III Edizioaren Gidoirik Hoberenari buruzko Saria eta Murciako Errealizatzaile Berrien Foroan Filmik Hoberenari buruzko Sariak lortu zituen arren, euskal ekoizpen interesgarri honi jendarteak lepoa eman zion.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Rodríguez, María Pilar: Mundos en conflicto: Aproximaciones al cine vasco de los noventa, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Universidad de Deusto, 2002, 284 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.