Zinekoak

Irasagarraren eguzkia

Maria Moreno PCk 1992an Euskal Media eta Angel Amigoren Igeldo ekoizlearen laguntzaz ekoiztutako filma. Victor Ericek zuzendutako dokumental eder honek historia korapilatsu eta istilutsu bat du. Egitasmoaren jatorria zinemagile eta margolari bat elkartzen zituen Luis Eduardo Autek lagundutako dokumental-sorta batetan datza.

Hori dela eta, Victor Ericek Antonio Lopez margolariarekin 1990eko udaran zehar harremana hasi zuen. Egun baten margolariak zinemagileari, urte-aro berdintsuan irasagar bat margotzeko zuen bere obsesioa adierazi zion. Erice, artearen prozesu sortzailearekin eta baita argia atzematearekin betidanik obsesionatuta egonik, Lopezen gatazka sortzailea islatu zezakeen filma egin beharra zuenaz ohartu zen. Filmaketa hasi zen baina Auterekin desberdintasunak izan ziren. Maria Moreno, margolariaren emaztea, geroago Eusko Jaurlaritza Euskal Mediaren bitarte zeta Angel Amigoren Igeldo ekoizlea sartuko zen ekoizpenaz arduratu zen, luzarora Ericeren eta filmaren euskal ekoizleen artean arazo erabat larriak izan ziren arren. Ericek, geroago aipatuko zuenez, Zinemaren Historia-Iturburuetara eraman zuen errebelazio-bila ekin zion dokumentalari. Izatez, kamera, zazpigarren artearen historiako lehendabiziko urteetan bezala zuzendariak arinago atondutako enkoadraketari leiala izanik lurrean beti tinko iraunez, ez da inoiz mugitzen. Eta errealitate harrapaezin hori harrapatzeko ahaleginetan Erice eta Lopez bera ere, euren presa harrapatze-asmotan diren ehiztari bezala aritzen dira. Margolariak ezenifikatutako erritual konplikatua, astoa ezarriz edo orrietan egindako erreferentzia marrak, artistek hasiko duten edertasuna eta bizitza harrapatzeko ehizaren hasiera -bidaiarena hobe esateko- dira. Beste urrats garrantzitsu bat konposiziorik egokiena ezartzearekiko borroka dugu.

Eta, azkenik, amaierako borroka gelditzen zaigu, argia harrapatzeko borroka ikaragarria. Roueneko katedralaren fatxadaren gaineko argiaren aldi baterako egoerez jabetzeko Moneten afana hemen muturreratu egiten da, eguzki-izpien iheskortasuna eta eguraldiaren aldaketen eraginez, margolaria bere gogoa bertan behera uztera eramanez. Azkenean, margolaria bere logelan atsedena hartzen dagoen artean, kamerak -bera, irasagarra bezala, argiaz elikatzen da- abiarazi egiten da eta lurrean usteldutako igaliak filmatzen ditu. Filma margoari ukatutako esparru batera iritsi da. Geldi bedi irasagarraren eguzkia, batez ere gauzen iheskortasunari, arte-sormenaren aukera eta bere mugei eta baita denboraren joan-etorriaz bere kontzepzioan hitz egiten ditun muturreko lan bat bezala. Ericeren filma Cannesgo Zinemaldira aurkeztu zen eta Epaimahaiaren Saria eta FIPRESCI Saria ere lortu zituen. Chicagoko Zinemaldiko Urrezko Hugo ere lortu zuen. Eta 2000 urtean Torontoko Zinematekak munduko zine, museo eta filmotekarik garrantzitsuenetan egindako galdetegi baten bitartez laurogeita hamarreko hamarkadan egindako pelikularik hoberentzat hautatu zuen, hautaketetan Terrence Malicken La delgada línea roja edo Martin Scorseseren Uno de los nuestros bezalako maisu lanei gaina hartuz.

  • Amigo, Ángel: Veinte años y un día, San Sebastián, Igeldo Komunikazioa-Communication, 2001, 221 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. zka., 1999, 407 orrr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.