Zinekoak

Negua Lisboan

Angel Amigoren Igeldo Zine Produkzioak euskal ekoizleak parte hartu zuen 1991n egindako koprodukzioa da. Luzemetraiaren zuzendaritza Jose Antonio Zorrillaren esku izan zen.

Angel Amigok berriz ere gogor jokatu zuen eta iraganean La conquista de Albania eta Lauaxeta-Lau haizetara filmekin egin zuen bezala Negua Lisboan filma bere estreinaldia zeneko unean Euskadiko zinemagintzaren historiako filmik garestiena bilakatu zen.

Egiatan, arrakasta izateko guztia zeukan filma zen. Hasteko Antonio Muñoz Molina idazle famatuaren eleberri izenkidean oinarritzen zen. Eleberri horrekin Narratiborako Nazio-Saria eta Kritikaren Saria lortu zituen. Soinu-bandan eta castingean Dizzy Gillespie tronpetari mitikoa izan zen. Eta zuzendariak, Jose Antonio Zorrilla, bere El arreglo opera primarekin lortutako ospea oraindik ukigabe zeukan. Hala ere, lortutako emaitza artistikoen pobretasuna ikusita ezerezean gelditu ziren aldeko zituen aurreikuspen guzti horiek. Filmean trama desberdinak garatuz doaz baina ez dute inoiz hari narratibo komun baten inguruan armoniaz bat egiten. Pertsonaia "gaiztoak" hain daude kaligrafia arrunt batez marraztuta ze, nahi gabe euren buruaren parodia bihurtzen dira. Hill Swannen (Dizzy Gillespiek interpretatutako egitekoa) eta Jim Biralbo protagonistaren arteko adiskidetasun-harremana hutsunez beteta dago. Eta Jim (Christian Vadim, Roger Vadim zuzendariaren eta Catherine Deneuve aktoresaren semea) eta Lucreciaren (Hélène de Saint-Père) arteko maitasun-historia bere hoztasunagatik nabarmentzen da. Horrela, gangster baten emazte eder eta dotorearen eta piano-jotzaile bohemio baten arteko harreman sutsu bati sinesgarritasuna ematea zail egiten da. Amigok berak, banaketa, zuzendaria eta gidoiaren egokitzapena bezalako film baten eraikuntzan hain funtsezkoak diren zutabeak huts egiteagatik porrot egindako filma zena aitortu zuen. Horri guztiari filmazioan zehar zuzendariaren eta ekoizlearen artean sortutako liskar garbia gehitzen badiogu argi azal daiteke une horretarako sortutako Dizzy Gillespieren soinu epelen laguntasun eztitsuz erakusten den Donostiako ikuspegi ederrengatik bakarrik onik atera daitekeen luzemetraiaren hondamendia. Zalantzarik gabe, soinu-banda isurtzen duen musika ederra da Negua Lisboan filmaren hoberena. Kritikak, jendartearen konplizitaterik ere izan ez zuen ekoizpen ahula, hautsi egin zuen.

  • Amigo, Ángel, Veinte años y un día, Donostia, Igeldo Komunikazioa-Communication, 2001, 221 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 orr.