Zinekoak

Au pays des basques

Euskal Herriari buruzko soinudun lehen filma da. 1930ean egin zen eta euskera agertzen den bere soinudun bandan, herri mailako euskal gai ugarik erabateko protagonismoa dute.

Izatez, filmaren publizitate kartelean -jatorrizkoa Euskal Filmategian zaintzen da- luzemetraia dokumental hori "un grand documentaire sonore parlant et chantant" bezala aurkezten da. Film Maurice Champreuxek zuzendua izan zen. Jean Faugére arduratu zen soinu-bandaz. Koldo Larrañagak eta Enrique Calvok euren Lo vasco en el cine (las películas) liburuan Adio, ene maitia, Festa biaramunean, Gernikako arbola, Lua, lua, Ai zein kontentu, Etxe txikitxo, Donostiako hiru Damatxo, o Saludo a la bandera bezalako soinu-bandan agertzen diren gai desberdinak biltzen dituzte. Interpretazioa Donibane Lohitzuneko Schola Cantorum, Baionako Chorale Lous Muts eta Bilboko Schola Cantorum izenekoen esku izan zen.Jose Maria Unsain historialariak bere El cine y los vascos testuan film horren garrantzia azpimarratzen du eta zine emanaldi baten euskera lehen aldiz entzun izana gogoratzen du.

Unsainek Aita Donostiak filma 1931an Parisen ikusi zuena ere gogoratzen du, behin filma ikusi ondoren euskal musikalari eta musikagile handiaren gogoa erakustera datorren "Easo" aldizkarian argitaratutako artikulu bat jasoz:

"Au Pays des Basques harrigarria da. Ez akatsgabeko bere argazkiengatik bakarrik, Euskal Herria bertan errealtasunez, egiaz, Euskal Herrikoak garenok eta bertan bizi garenok horren lekukotasuna eman dezakegulako baino (...) Gure begi aurretik igarotzen den ordu t?erdi guztian zehar ez da film horretan gaztelerazko hitzik entzuten. Dena euskeraz; abestiz eta hitzez."

Au pays des basques dokumentala da, azken baten, edertasun handikoa eta euskal paisaiez gain bertako herritarren egunerokotasuna, herriko jaien eta folklore erakusgarri ugariz, erakusten dituena.

  • Gutiérrez, Juan Miguel: Sombras en la caverna. El tempo vasco en el cine, Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 2 zkia., 1997, 235 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Unsain, José Maria: El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 orr.
  • Zunzunegui, Santos: El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Vizcaya, 1985, 603 orr.