Zinekoak

Megasonikoak

Durangon 1997an kokatutako Baleuko ekoizleak ekoiztutako metraje luzeko pelikula. Animazio-film honen erantzuleak Karmelo Vivanco, Eduardo Barinaga, Idurre Cajaraville -ekoizpena-, Iñaki Madariaga -animazioa-, Javier González eta Pepón Martínez -zuzendaritza- eta Ramón Gutiérrez -musika- dira.

Film hau, Juanba Berastegiren Kalabaza Tripontziaren (1985) estreinalditik aurrera laurogeiko hamarkadan egindako lehendabiziko lorpenen ondorengo Euskal Herrian animazio-zinearen indarraren beste adierazgarri bat gehiago da. Megasonikoak, film berritzailea dugu, bere osotasunean ordenagailuz 3d-n egindako europar lehen animazio-luzemetraia baita. Bere estetika hirudimentsiokoak Toy Story (1995) ospetsuaren John Lasseter egileak zabaldutako bideari darraio. Izatez, Megasonikoak europar Toy Storytzat hartzen da. Film bikaina da, Lasseteren lanarekin erkatu ezin badaiteke ere. Aurrekontu-desberdintasunak edozein kasutan ere nabarmenak izan ziren. Film amerikarraren 200 pertsonatik gorako taldea eta 2.000 milioi inguruko aurrekontua ez bezala, Baleukok 100 milioiko aurrekontua eta 12 pertsonek osatutako taldearekin konformatu baino ez zeukan. Euskal zinemagileek Alias Power Animador 3D programa erabili eta efektu bereziak, travellingak, kameraren mugimendu originalak eta, jakina, 3d animazioak eskaintzen duen eremuaren sakontasun guztia lortu zituen. Megasonikoak, musika debekatuta dagoen urruneko etorkizun baten kokatuta dago. Galaxiako biztanleek egunero hipnosi saio bat hartzen dute, horrela euren buru eta borondatea Sinteticom zapaltzailearen esku geldituz.

Egun baten "Amadeus" kargaontzian diren espazio-garriolari-talde batek matxura jasaten du eta debekatutako ilargira heltzen dira. Ilargi horretan Takna bizi da, bertan atzerriratuta dagoen galaxia guztiko musika-zaintzaile zaharra. Taknak tripulazioa bere hipnosi-egoeratik atera eta musika beste planeta guztietara eraman dezatela sinestarazten die. Horretarako garraiolariek musika-ondare hori birrintzeaz obsesionatutako Sinteticom diktadorearen gudarostearen aurka ekin beharko die. Baleukoren ekoizpen hau, laburbilduz, zinearen animazio-eremuan izan duen bere kalitate eta berrikuntzagatik azpimarratzen da. 1998an Animaziorako Filmik Hoberenaren Goya Sari ospetsua lortu zuen. Hego Carolinako eta Los Angelesgo Zinemaldian ere sariak lortu zituen.

  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.