Instrumentugilea

Ortiz de Landazuri Aguirre, Pedro Antonio

1770ean Gasteizko Santa Maria Kolegiatako maisua izendatu zuten eta 1815ean jubilatu zen arte egon zen bertan. Larrinbe (Araba), 1747? - Gasteiz, 1817-09-08.

Kabildoko aktei esker organista, biolinista eta konposizioan ikasia zela dakigu. Arabako ilustrazioko pertsonai aipagarrienetakoa da. Montehermosoko Markesaren kapilaua izan zen eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kapera-maisua. Postu honetan Manuel de Gamarra ordezkatu zuen. Gasteizko katedraleko artxiboan berak konposatutako eliz-izaerako hainbat lan daude gordeta: gabon-kantak, erostak, salmoak, Andre Mariaren omenezko kantikak, eta abar. Gehienak zenbait instrumentazioz eginak.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • BAGÜÉS ERRIONDO, Jon: Ilustración Musical en el País Vasco. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Donostia, 1990.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.