Instrumentugilea

Martínez de Ochoa, Simón

XVII eta XVIII mendeetako kaperako maisua.

1695. urtean, Gasteizko parrokietako Unibertsitateko kapera maisua zen, gordetzen diren gabon-kantuetako testuak honen testigu direlarik "que se han de cantar en los solemnes Maytines del Nacimiento de nuestro Señor Jesu Christo, en la muy ilustre Universidad de la Ciudad de Vitoria... puestos en Música por Don Simón Martínez de Ochoa, Maestro de dicha Universidad...".

1714an, Astorgako Katedraleko kapera maisua zen. 1716. urtean, Francisco Vallsen Scala Aretina mezak piztutako eztabaidaren inguruan parte hartu zuen, eta jarrera kontserbadore garbia mantendu ere.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gazteiz, 1997.
  • ASENJO BARBIERI, F.: Legado Barbieri: Biografías y Documentos sobre Música y Músicos Españoles. Arg. CASARES, E.ren kontura: I. libk. Banco Exterior Fundazioa, Madril, 1986.