Sendagileak

Moreno, Juan

Juan Moreno 1585 eta 1589 urte bitartean Nafarroako Erresumako protoalbaitari eztabaidagarria izan zen, azken urte horretan kargutik kendua izanik.

1585. urte hasieran, protoalbaitari karguaz jabetu aurretik, auzi baten sartuta zebilen. Peraltako auzotarra zen idazkari batek Errege-Gortearen aurrean lepo-mina sendatzeko eraman zion zaldi trauskil eta itxura txarreko bategatik 40 duket eskatu zituen. Albaitariak hazitarako animalia bezala erabili zuela zioen, animaliaren zerbitzuengatik "berrehun erregu gari eta garagarrezko beste hainbeste" eskuratuz.

Prozesuan, oso laburtuta, ez da Errege Gorteko epaitegiaren erabakiaz egotekotan, ezer aipatzen.

Nafarroako Artxibategi Nagusian aztertutako agirien arabera, Juan Morenok protoalbaitari bezala izan zuen jarduna, albaitari eta ferratzaileekin izan zituen, berezitasunez hiriburuan zeudenekin, etengabeko aurka egiteengatik oso iskanbilatsua izan zen. Salatua izan zen ustezko irregulartasunek atxilotua, zigortua eta bere kargutik kanpo uztea ekarri zioten.

Protoalbaitari bezala izan zuen bizitza asaldatua 1585eko abuztuaren 30eko bere izendapen egunetik kargutik kendu zuten 1589ko urriaren 6ra bitartean kokatzen da. Epe labur horretan auzi asko izan zituen.

Bando bien artean izandako gudak -bata beste guztien aurka-, bere izendatze egunaren hurrengotik hasi zen, 1585eko abuztuaren 31an Iruñako albaitari eta ferratzaileei honako hau jakinarazi baitzien: "dentro de tres horas desde que esta mi carta les fuere notificada parescan en mi posada personalmente con los títulos y recaudos y herramientas que tienen para realizar sus oficios, en pena de treintamil marabedís para la cámara y fisco de su majestad".

Iruñako albaitari eta ferratzaileek, San Eloy Kofradian bilduta, Juan Moreno zigorbidez salatu zuten bere aurrekoak izenpetutako titulu batzuk "egokiak ez zirelako" kendu izanagatik eta beste berri batzuk ematean "erreal asko" jaso izanagatik.

Prozesuak ia lau urte iraun zituen, eta Errege Gorteak Juan Moreno ehun libera ordaintzera zigortu zuen honakoa zehaztuz "no exerciese jurisdicción prendiendo y soltando como parece a tentado azerlo y se limite a recibir informaciones y enviarlas con los culpados a la Corte". Erabakiak honako hau gogoratzen zion "no quite ni rompa los títulos ni lleve más derechos de los que permiten los aranceles en la visita".

Iruñako ferratzaileen eta albaitarien taldeek Errege Gortearengandik Juan Moreno atxilotzea lortu zuten, 1585eko abenduaren 21eko Iruñan datatutako agiri batetik eratortzen denez. Errege Gorteak Morenoren eskariz "fidantza" ordainduzko askatasuna eman zion, zeren "con el largo detenimiento está muy fatigado y hace mucha falta en su casa y oficio". Beraz, hiriburuko bere ohiko etxebizitzan eta ez espetxean, horrela izan balitz "atxilotu" hitza erabiliko zutelako, egon zena pentsa daiteke.

1588an albaitari guztiek eman zitzaketen errezeta oro, "gaixotasunaren arabera egoki aplikatuak diren ala ez ikus zedin" botiketan adierazi beharra izango zutela agindu zuen.

Prozesuaren iraupena bi hilabetetakoa izan zen, eta Errege Kontseiluak Juan Morenok eskatzen zuena eskatzeko ziorik ez zegoela erabaki zuen.

Aurkakotasun egoera horretan Moreno, disimulatutako auzietan sarritan sartuta zebilela, Tafallan bizi izaten jarraitzen du. Toki horretan albaitari nahiko ospetsua omen zen, eta kontsultak, azokak edo zalditeriaren ikuskatzeak egiteko bertatik joan-etorri profesional asko egiten zituen inguruko herrietara.

Martin de Cordoba y Velaso erregeordeak Morenori, bere betebeharra zen bezala, Iruñan "egon eta bizi izateko" tokiz aldatu zedila eskatu zion. Adierazpen horretaz Errege Kontseilutik ohartarazi zioten, egin ezean kargutik kenduko zutela esanez. Bere mutirikeria eta desobedientzia ikusiz, erregeordeak 1589ko urriaren 6an erabaki zorrotza hartu zuen, Tomas de Lapuente, "Alonso de Cosgaya Kapitainaren Konpainiako gudaria" izendatuz. Morenok kargutik kendu izanaren albistea Tafallan jaso zuen erregearen idazkariaren eskutik hiru egun beranduago eta erabakia "ondo eta zuzentasunez emana izanik onartu eta horrela beteko zuela" adierazi zuen.

Gogoan izan beharra dago protoalbaitari bezala izendatua izateko Juan Morenok bere bertuteak izango zituela bai bere arlo gizakoian bai profesionalean ere, bere kideen gainetik nabarmenduz.

1584ko data duen testamentuaren arabera, Juan Moreno Najeran jaioa izan zen eta Isabel de Villosladarekin ezkondu zen.

  • Teofilo ECHEVARRIA BELZUNEGUI, "Juan Moreno, protoalbéitar del Reino de Navarra en el siglo XVI", Principe de Viana, Iruña, 51 urtea, 191. Zk., irail-abendua 1990, 855 - 866 orr.