Sendagileak

Ollo, Miguel de

Miguel de Ollok lanbidez albaitari bezala 40 urtetik gora eman zituen eta protoalbaitari gisa azken hogeitabost urteak eman zituen. (1590-1615).

1576an, 24 urte zituen eta Iruñako auzotar albaitaria zen Juan de Veraren morroi ikasle bezala zebilen.

Protoalbaitaria

Bere karguari zegozkion betebeharretan jardunaz, Miguel de Ollok zori desberdina izanez albaitari eta ferratzaileenak ziren betekizun propioak egiaztagiri ofizialik izan gabe garatzen zituzten pertsonek abiarazitako intrusismoa, garai haietan bestalde nahikoa naroa zena, jazarri zuen.

Bisitaldiak eta ordainsarien salneurria

Antza denez albaitariek eta ferratzaileek protoalbaitariekin etengabe aurrez aurre izan ziren, kalte eta "irainak" jasotzen zituztelako eta karguak ematen zizkien eskumenetatik gora jarduten zutela uste izan zuten. Miguel de Olloren protoalbaitari karguan izan zen agintaldian zehar Gorteei eskabide batzuk egin zitzaizkien, geroztik "Protoalbaitarrarentzako Ordenantzak" paragrafopeko arauan ezarria izanik.

Ez zen geldirik gelditu bere kide zirenek jarri zizkioten eskabideen aurrean, eta horrela 1604an Errege Kontseiluari, Erreinuko Gorteetan Lege bezala tramitea burutu zezan, bisitaldietarako eta ordainsarien salneurriei buruzko araudia aurkeztu zion.

Ikuskaketei buruz 1590etik 1595era herrietatik zehar bi bisitaldi edo ikustaldi egin zituela adierazi zuen eta ezin errepikatu izan zirela zioen "zeren Kontseiluak hainbeste murriztu dio komisioa ze ez du horrelakorik erabiltzerik izan", eta hori "gertatzen eta gehitzen" diren galerengatik kaltegarri dela dio. Bisitaldien aldizkakotasuna 1596ko legez bost urtetan ezarrita zegoenez, esperientziaren irakatsiz, bisitaldiak hiru urterik behin egin zitezela eskatu zuen baina eskabide hori ez zuen botere legegileak aintzat hartu. Ollok aurkeztutako idatziaren behealdean honako ohar hau agertzen da: "bisitaldia bost urterik bost urtera egin dezatela, aholkua gogobetetasun handiko komisarioak emanez eta errurik izan ez zezanari ez diezaietela inolako gauzarik eraman".

Salneurriari dagokionez, albaitarien ordainsariak bateratzeko "eta gertatzen diren gehiegikeriak eta gehiegi jasotzen diren ordainsariak zuzentzeko" Miguel de Ollok Kontseiluari albaitarien arreta-gai ziren gaixorik ohikoenen "Rolde eta memoriala" eta bere parte hartzeengatik [bisitaldiak, osaketak, ikuskapenak, etab.] jaso beharreko salneurri edo "arantzela" ere aurkeztu zizkion. Protoalbaitarraren proposamena, betekizun horretan ziren jardueren ordainerako aurrerapen eraberritzaile nabarmena izan zen, ez zuten Erreinuko Gorteek onartu. Bere garaiko bibliografiari zalantzarik gabe uztartutako Olloren lanbide-prestakuntza estimagarria, XVII. mendeko lehendabiziko urte horietan, nabarmentzen zuen gaixotasunen zerrenda nola ondo eginda zegoen ez zuten Erreinuko Gorteek ikusten asmatzen.

  • Nafarroako Artxibategi Nagusia, Erresuma saila - Medikuntza, 9. Fitxategia, 1604. urtea.
  • Echeverría Belzunegui, Teófilo: "Miguel de Ollo, protoalbéitar del Reino de Navarra (1590 - 1615)", Nafarroako Historiari buruzko II. Batzar Nagusia, Iruñea eta Lizarra, 1990, Príncipe de Viana, Iruñea, 54. urtea, 15. eranskina, 99-110 orr.