Arkitektoak

Azpiazu, Francisco Ignacio de

Arkitekto gipuzkoarra. 1742ko urtarrilaren 6an kontratatu egin zuten Gabiriako Ama Birjina Arrosariokoa parrokia elizako hegala burutzeko. Berau goitik behera aldatu zuen Tomas Jauregik 1766an. Zenbait urte geroago Azkoitiko Santa Klara komentuko bi hegal burutu zituen. Mateo Aspiazuren senidea izan daiteke, azken honek ere 1699an Gabirian lan egin baitzuen, esku tartean dugun Franciscok bezalaxe alegia.

  • Cendoya, Ignacio: El retablo barroco en el Goierri, Kutxa Fundazioa, Donostia, 1992.