Politikariak eta Kargu publikoak

Arraiza Baleztena, Pedro José

Politikari eta enpresari nafarra

1866ko ekainaren 9an Iruñan jaiotakoa nafar politikagintzan toki garrantzitsuak bete zituzten katoliko independente, kontserbadore, integrista edo karlistak nagusiki izan ziren jabedunen familia baten baitan.

Tradizionalistak 1887an Iruñako Udal Hauteskundeetan aurkeztu zuten. 1892an independente bezala probintziako hauteskundeetan arrakastaz aurkeztu zen, Karlisten Zirkuluak euren hautagai bezala aurkez zedin egindako presioak gorabehera.

Mende bukaeran, hainbat industria enpresen lehendakaria izan zen, Miranda de Argako hamabigarren zergapekorik handiena eta 1899an Etxauriko bederatzigarrena. 1903an, bere anaietariko batzuekin batera, Diario de Navarraren sorkuntzan parte hartu zuen jada Iruñako laugarren zergapekoa izanez.

1907an Iruñan superfosfatoen faktoria bat ezartzeko proiektua aztertu zuen batzordean, bere Juan Pedro anaia ere parte-hartzaile zelarik, parte hartu zuen. Urte bi beranduago, Iruñako udal hauteskundeetan "Defensa Social" izeneko hautagaitza izenekoari bere onarpena eman zion.

Humore oso oneko gizona izan zen, Liburutegi Catolico-Propagandistica izenekoaren bazkidea, San Vicente de Paul Hitzaldien lehendakaria eta Nekealdiko Anaidiko priorea izan zen.

1910eko uztailaren 22an hil zen. Cuban jaioa zen Maria Blanca Garbalena Comptarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen.

  • García-Sanz Marcotegui: Diccionario biográfico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931), Nafarroako Gobernua, Iruña, 1996.