Kontzeptua

Antropologia fisikoa

Pirinioetako ekialdean, Frantzia eta Espainiaren artean eta Bizkaiko Golkoari begira, betidanik bizi izan dira euskaldunak. Hasieratik esan nahi dugu artikulu honen ikuspegia antropologikoa dela eta, beraz, mugatuta dagoela, zeren eta ez da ikertuko gaur egun Euskal Autonomia Elkargo, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian bizi den komunitate osoa, zeren eta, berez, komunitate emankorra bertako, kanpoko eta bikote mistoz osaturik baitdago eta talde hain desberdinen ikerketaren emaitzak desegokiak ezik ez lirateke zehatzak izango. Horrengatik, gure kasuan, metodologia zientifikoak gure ikerketaren xedea zehaztea eskatzen du bertako euskal populazioaren lagina aukeratuz, bere ezaugarri antropologikoak, kantitate eta berezitasunagatik,  estatistikoki esanguratsuak dituztenekin, laponiarrak, galiziarrak edo ijitoekin egin zitekeen bezala. Nahiz eta izenburuagatik badirudi euskal berezgarri peto-petoak dituen pertsonaz jarduten dugula, egiaz berezko populazioari dagokio, hots betidanik Euskal Herrian bizi izan zen giza taldearen alde biologikoari, hau da bere oinarri genetikotik behatuta bere bereizgarri morfologiko, biokimiko, fisiologiko, patologiko eta portaerak, inguruneari egokitzea adierazten dutenak.

Gizaki orok populazioren baten ondorengoak dira eta populazio orok tokiren batean kokatzen dira. Horrengatik, norbanako bakoitzaren definizio biologikoari, populazioa eta tokia gehitu behar zaizkio. Antropologiarentzat, norbanakoa bere gorputzean aurrekoengandik jasota eta bere ondorengoei helaraziko dien informazio genetikoa duena da. Ikertutako euskal gorputza antzina, oraina eta etorkizunaren eramailea da. Hori guztia kolektibitateren ondare genetikoari dagokio. Belaunaldien katean elkarri jarraitzen dioten norbanakoen aniztasunarekin batera komunitatearen ondare genetiko bateratua mantentzen da. Herri baten egiazkotasun fisikoa ez da norbanakoetan zuzenean agertzen dena baizik eta ugaltze komunitatearen zelula sexualetan irarria, hau izanik benetako familia senipartea. Lurraldea, giza taldearen berezko kokalekua da: Pirinioetako mendialdea, Bizkaiko Golkoko kostaldea, Gipuzkoako Goierria, Arabako lautada, Nafarroako erdialdea eta lautada, Zuberoako mendipea, etab. Euskal ekosistema honetan giza taldeak ingurunea menderatzen jakin du bizimodu zehatzarekin, kultura batekin egokitu da. Hau dena egungo euskal biotipoan gauzatzen da; Azpeitian, Tolosa edo Elizondon feria egunean, arrantzale herrietan edo Durangaldeko herri jaietan gabiltzanean topatzen ditugun gizon-emakumetan gauzatzen direnak.