Enpresariak

Vilallonga Gipuló, José

Figueras, 1822-05-13 - Bilbao, 1898-05-07.

Ingeniari eta enpresari katalandarra.

XIX. mendeak, herri aurreratuetatik etorritako teknologia transferentziak, ordura arte, Euskal Herrian, izan zituenaren urrats desberdinak jarrai zitzakeena erakutsi zuen.

Jose Antonio de Ybarra (1841-), Tomas de Zubiria (1857-1932) eta Victor Chavarri (1854-1900) bezalako merkataritza burgesarekin bat egindako ingeniariek harremanen eraketa ez zela zitekeen bide bakarra erakutsi zuten, heziketa tekniko sendoa (askoz hobea atzerrian jasotakoa izatean) beharrezkotzat jotzen baitzuten; eta zientzia-teknikaren ikuspegitik, patenteak eskuratzera mugatzen diren formulak eskuratuz bakarrik ez ezik kanpoko adituek tokiko pertsonei euren jakintzak transmititzea ekarriz ere modernizatzea litekeena zela adierazi ziguten.

Jose Vilallonga Europan gertatzen ziren berrikuntzak aukeratu ahal izan zituen pertsonaia bisagra horietako bat izan zen.

Sendia noble eta aberats bateko kide, (Vilallongako Markesgokoa), Jose, bizkaitar burdina La Catalana burdina-fabrikari banatzen zion bere aitaren negozioa bereganatzeko prestatu zen. Burdeosen ingeniaritza ikasketak ikasi eta Europatik zehar bidaiak egin zituen, horretara aurreratuenak ziren siderurgia-teknikak ezagutuz. 21 urterekin, enpresa ibilbide goranzkoa garatu zuen Ybarra klanaren enpresa-taldearekin negozioak egiteko Bilbora etorri zen, familia horrekin bizitza guztirako ezkontza bidez (1861ean) bat eginda geldituz.

1846an, Vilallonga sendiak, behin Camprodon katalan fabrikaren aukera baztertu ondoren, burdinaren euskal industrian inbertsioak egitea erabaki zuen. Aukeratutako tokia: Guriezoko La Merced fabrika, Santanderren. Baina fabrika horrek, Ybarra Anaiekin batera 1847an sortua, ez zituen sortarazitako itxaropenak ase, alde batetik zituen pudelatu-labeek ez zirelako teknikarik aurreratuenak (landare-ikatza erregai garestia zen), eta hein handi baten burdina-garraioaren eragozpenei esker. Sektorean lehiatzeko, teknika eraginkorragoetan inbertitu beharra zeukaten: altzairu eta burdinaren fabrikazio-metodoaren egilea zen Adrian Chernot (1803-1855) frantziar ingeniariarekin harremanetan jarri eta elkarrekin Barakaldoko Fabrica del Carmen sortzea erabaki zuten. Erabaki horrengatik Chenotek, bere metodoa, hamabost urtetarako utzi egiten zuen, ekoizpenean lor zitezkeen irabazien ehuneko baten ordez.

Behin sormenerako hobaria 1856an eman ondoren, Chenotek burdina egoera hanpatuan ekoizten zuen bere prozedura eman zieten, horretatik burdin gozoa (forjaketa bitartez), edota, altzairua (karburazio edo fusioz) sortzeko aukera ere izanez. Erregaia, bereziki, Vilallongaren amets-gaizto nagusietariko bat izan zen, eta 1857an Frantziara eta Belgikara, mineral eta landare-ikatzaren horniketa ziurtatzeko, bidaiak egin zituen. Halaber, bidaia Chenoten semearekin egoteko aprobetxatu zuen, eta baita Fabrica del Carmen gidatzeko arduratu zedin ingeniariren bat hartzeko ere. Juan Mª Ybarrak, Londres eta Paris bidez ezarritako harreman hauei eta beste batzuei esker Vilallongak europar siderurgian gertatzen ziren teknika berritzaileei buruzko argibiderik lortzea izan zuen.

Agian ez hain ezaguna, baina inola ere garrantzia gutxiagokoa, Bessemer teknologia sartu nahi izatearen -eta porrot egindakoa- ahalegin goiztiarra izan zen. 1857ko irailaren 25ean, Vilallongak eta Jose Mª Ybarrak, Londresen, Henri Bessemer (1813-1898) enpresari ingelesarekin, beronek jendaurrean bere asmakizuna iragarri zuenetik 26 egun baino igaro ez zirela, hitzarmena egin zuten. Zehatz-mehatz azalduz, Bessemer bihurgailua, aire hertsatuzko injekzio bitartez burdinaren karbonoa kentzen duen zeharkako sistema da, prozesua noiz eteten denaren arabera altzairua edota burdin gozoa sortuz. Prozedurak bere aplikazioan arazo larriak zituen arren, adostasun batera iritsi ziren: Bessemerrek bere sormen-patentea Espainian hamabost urtetan zehar uzteaz gain planoak eta informazioa ematera ere konprometitzen zen, trukean dirua eta Barakaldon egin zitezen aurrerakuntzen berri jasoz; gerora, Ybarrak hauxe : 'Bessemerrek ekoiztutako burdina xaflakorra ez da egin nahi izan dutenaren bezalako hain kalitate handikoa...eta mailurako ez dator hain ondo, nahiz eta limarentzako Guriezokoa baino hobea den' (Díaz Morlán, 2002:97). Egitate horrek, 1858an adostasuna etetera eraman zituen, prozedura berriari uko eginez.

Geroago, Vilallonga lehengaitik bezeroarenganako azken salmentara arteko esparrua bereganatu zezan enpresa-egitura integrala sortzeaz interesatu zen, Bilboko Labe Garaien sorkuntza (Ybarra eta beste enpresari batzuekin batera; bere bizitzaren azkenera arte buru izan zen sozietatea izanik) edota gerora Bizkaiko Labe Garaiak izango zenerako bat-egite prozesua bezalako erabaki garrantzitsuak hartuz.

Meatze-metalurgia esparruko interesen merkataritza kudeaketa kontrolatzen zuen Ybarratarek buruzagitutako enpresa-abentura baten, Vilallongak egindako kudeaketa tekniko trebearen oroitzapenak bitartekariaren, bisagra agentearen garrantzia erakusten digu. Horren lekuko Vilallongarekin aldez aurretik hitz egin gabe inolako erabakirik hartzen ez zutenari buruzko Ybarratarrek egindako aitorpena da.