Atletismoa

VILLALOBOS SANTOS, Javier

1974ko irailaren 1ean Eibarren jaiotako atleta. Bizkaiko Federazioa ordezkatuz Espainiako Txapelketetan 3 aldiz garaitu zuen altuera-jauzilaria (2 aire librean: 1999 (2,24), probintzia errekorra; 2001 (2,21) eta 1 pista estalian: 2007 ( 2,19). Beste marka bat: 7,22 (1999) luzera-jauzian. Pista estalian bere errekorra (bizkaitarra) 2,23 da 1996tik.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)