Arkitektura

Arriaga Antzokia. Bilbo

Arriaga antzokia, Bilbon (Bizkaia) kokatua dagoen antzoki neobarrokoa da. Nerbioi ibaiaren ertzean dago, Areatza zubiaren eta hirigune zaharraren alboan (43° 15' 34" I, 2° 55' 30" M). 1886 eta 1890 urteen artean eraiki zen, proiektua Joaquín Rucoba arkiteko kantabriarrarena da eta Juan Crisostomo Arriaga musikagile bilbotarrari eskeinia dagoelako du izen hori.