Konposatzaileak

Vallejos Urricelqui, Genaro

1861eko urriaren 31an Zangozan jaiotako pianista eta konpositorea. 1910eko urriaren 31an Zangozan hil zen.

Bere aita Evaristo Vallejos Ayerrarekin ikasi zuen eta hamabost urterekin Madrilera joan zen orduko Musika eta Deklamazioko eskolan Damaso Zabalzarekin ikasketak osatzeko asmoz.

Bere irakaslearen eta baita ere Arrieta eta Eslavaren gomendioz Parisera joan zen ikasketak George Mathiasekin osatzera. Han bere lehen saria eskuratu zuen. Ondoren Alemania, Suitza, Belgika, Portugal eta Espainiatik sari eta ohore handiak eman zizkion (Portugalen Kristoren Ordena eta Espainiako Isabel Katolikoaren ordena) bira bat egin zuen. 1904an Espainiara itzuli zenean idatzi zituen bere lanik gehienak eta izen handiko pertsonen laguntzaile moduan ere aritu izan zen: Sarasaterekin adibidez San Ferminen kontzertuetan parte hartu zuen. Piano, kantu eta piano, eta biolin eta pianorako Aretoko lan asko konposatu zituen beste erlijiozko lan batzuekin batera.

  • JIMÉNEZ JIMÉNEZ, Bruno: "Vallejos Urricelqui, Genaro". Non: CASARES, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 10. t., 698-99 orr.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.