Konposatzaileak

Uruñuela Fernandez de Larrea, Jose Tomas

1891ko uztailaren 28an Gasteizen jaiotako konpositore, musikologo eta dantza irakasle arabarra. Donostian (Gipuzkoa) hil zen 1963ko uztailaren 3an.

Madrilgo Unibertsitatean Kimikan Lizentziatua (1916), gaztetatik eduki zuen musikarako bokazioa eta bizitza guztian zehar arlo honetan erabateko arduraldi edukitzen saiatu zen. Irakaskuntza munduan ibili zen eta Gasteizko Arte eta Ofizioetako Eskolako kontseilari izatera iritsi zen (1919).

Hogeiko hamarkadaren erdialdera, Aita Donostia ezagutzearekin batera, bere musika-kezkek beste norabide berri bat hartu zuten eta konzientzi-abertzalea piztu zitzaion. 1926. urtetik aurrera bere lehen euskal musika orriak agertzen dira, euskal testuzko partiturak nahiz euskal herri-gaiekin, bere ekoizpenean beti mantenduko diren gaiak. Hala, Itsalde erasona (1927), Nork Orain eta Agur Maria txisturako minuetoak (1928) eta Aista txinkurrun, Jorrai dantza eta Los Caballeritos de Azkoitia (1929). Bestalde, Maitia nun zira, El clavecín de Bendaña edo Canciones alavesas para voz y piano, gerra aurretik idatzitako lanak dira; garai honetan Baranbion bizi izan zen. Herriko gazteei txistua erakutsi zien eta dantza taldea eratu zuen. Bilbo erori zenean, Parisen erbesteratu zen eta euskal errefuxiatuekin kontaktuan jartzeko aukera izan zuen, bereziki Eresoinkarekin. Talde honentzat zenbait partitura berridatzi zituen eta 1929an Danse basque d'après l'Aurresku Bizkaien suite-a edo Fandango basque chanté bezalako konposizio berriak sortu zituen.

Momentu honetan bere jarduera dantza eta koreografiaruntz zuzentzen da. Olaeta familiaren lagun egin zen eta Sakharoff edo Béjart bezalako dantza-munduko pertsonak ezagutzen ditu. Hauen laguntzaz bilduko du frantziar Urrezko Mendeko dantza klasikoko materiala. Kanbon igarotako denboraldiaren ondoren, non euskal balleta baten sorreraren ideiak forma hartzen duen, 1942an Madrila aldatu zen. Lau hilabete geroago, Donostiako Kursaal kasinoko gerentea zen Manuel Odriozolaren eskutik, dantza klasikoko akademia sortzeko eskeintza jasotzen du. Lehen momentuan Kursaal-ean bertan bazegoen ere, gerora bere egoitza hiriko Musika Kontserbatorioan kokatu zen, Udal Dantza Eskola izenarekin; bere bizitzako azken urteak Schola Cantorum-ekin elkarlanean eman zituen.

Musikologo bezala, Uruñuelak kantuen bilketa, katalogazioa eta kontserbazioan izugarrizko lana egin zuen, batez ere Araba eta Iparralden. Prentsan, El P. Otaño y la música sacra, La Música y la guerra, La Música y Madrid edo La Escuela rusa bezalako lanak argitaratu zituen.

Uruñuelak jorratu zuen beste eremua eliz-musika izan zen. Kontserbatzen diren lanak Errenteriako Eresbil Musika Artxiboan daude eta zerrenda hau da:

Jaungoikoari:

  • Missa Rex Christe Redemptor, gregorianoa
  • Missa Rex tremendae majestatis, gregorianoa
  • Missa Regina Virginum, gregorianoa
  • Misa de Navidad "Puer natus est nobis", 1, 2 eta 3 a. eta organua
  • Missa "Resurrectionem", 4 a. m., orkestra (bukatugabea)
  • Kyrie polifónico, 3 a. m.
  • Sanctus de la Misa de Semana Santa, 3 a. m.
  • Misa de Requiem, 2 a. eta organua
  • Kyrie de Requiem, 3. a. m.
  • Memento mei, Deus, 2 a. eta organua
  • Lectio libri Machabaeorum, gregorianoa
  • Memento mei, Deus, gregorianoa
  • Langüentibus, 2 a. eta organua
  • Pange lingua, 3 a. i.
  • Tantum ergo, 2 a. eta organua
  • Tantum ergo, 2 a. eta organua
  • Tantum ergo, 3 a. m.
  • Tantum ergo, 3 a. m.
  • Tantum ergo, 4 a. m.
  • O salutaris Hostia, a. 1 eta organua
  • O salutaris Hostia, 2 a. eta organua
  • O salutaris Hostia, 4 a. baxu
  • O salutaris Hostia, 4 a. m.
  • O salutaris Hostia, 4 a. m.
  • Panis angelicus, 2 a. eta organua
  • Panis angelicus, 3 a. i.
  • Ecce panis, 3 a. m.
  • Comunion I, ahots bat eta organua
  • Comunion II, 2 ahots eta organua
  • Quel beau jour! a. eta organua
  • Laude spirituale (XVI. M.), 4 a. m.
  • Himno al Sgdo. Corazón, ahotsa eta organua
  • ¡Reine en Euzkadi! (Gora ta gora Euzkadi!), 3 a. m. eta organua
  • Adeste fideles, 2 a. eta organua
  • Cantata de la Epifania, 2 a. eta organua
  • Duerme, duerme, Niño puro, a. 1 eta organua
  • Vexilla Regis, 4 a. m.
  • Cantata de Pascua de Resurrección, 2 a. eta organua
  • La resurrección de Jesucristo, 2 a. eta organua

Mariari:

  • Ave María, 1 a. eta organua (Elurretako Ama Birjinari)
  • Ave María (XVI. M.), 4 a. m.
  • Ave María, 4 a. m. eta orkestra
  • Agur Maria (Ernialde), 4 a. m.
  • Agur Maria 4 a. baxu
  • Dios te salve, María, 4 a. m. eta organua
  • Litaniae lauretanae, gregorianoa
  • Regina coeli, 2 a. eta organua
  • Salve Regina (Estibalizko Andra Mariaren izenpean), gregorianoa
  • Salve Regina (Mirarizko Dominaren izenpean), gregorianoa
  • A N. Sra. del Rosario, 2 a. eta organua
  • María es mi Madre, 3 a. m. eta organua
  • Madre de amor, 3 a. m. eta organua
  • Mes de María, 3 a. m. eta organua
  • Despedida a María, 3 a. m. eta organua
  • Virgen, divino sagrario, ahotsa eta organua
  • Marie, notre mère (Lambillote), a. 1 eta organua

Santuei:

  • San Mikel dogu gure patroia (Laude spirituale 1.600), ahotsa eta organua
  • Himno a San Vicente de Paul, a. eta organua
  • Himno a la Beata Luisa de Marillac, 2 a. eta organua
  • Apoteosis (Himno al Beato Tomás de Zumárraga), 1, 3 eta 4 a. eta organua

Organoa:

  • Gran fuga, Re bemolean
  • Fuga, Sol sostenitu minorrean
  • Fuga a 4, Re bemolean
  • Fuga a 4, Si bemolean
  • Gigue (De la Suite en Si menor, a la antigua)
  • Otoitza
  • Fuga talde zehaztugabe edo bukatugabeak

XLA

  • SALABERRI; Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Funfazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Sociedad General de Autores y Editores, Madril, 2000.

MSA