Pilota

BEROLEGUI ORBEGOZO, Félix

Berolegi. Erremonteko pilotaria. Azpeitian jaio zen, 1895eko maiatzaren 16an. 1910ean hasi zen lanean, eta 1925ean erretiratu zen. Erremontearen Urrezko Aroa deiturikoaren parte da, 1913-1925. Bakarka, bikoteka eta hirukoteka egindako norgehiagokak pilotaren historiarako orrialde loriatsuak izan ziren. Zorigaiztokoa izan zen kantxan, bere ibilbide artistikoa laburtu zuten hainbat pilotakada jaso baitzituen. Erref. Luis Bombín, 1946.