Kontzeptua

Txatxo

Lantzeko Karnabaletako pertsonaiak. Mozorrotu izena ere hartzen dute eta Erraldoi, Xaldiko, Ziripot eta ferratzaileen atzeetik ibiltzen dira, arranei hotsa eragin eta irrintzi ozenak jareginez. Garai batean herriko gazteria ia osoa ateratzen zen txatxo-mozorroarekin. Ziripot defendatzen eta Xaldikori jazartzen ahalegintzen dira. Ibilbidearen une jakinetan ingude bat egoten da eta horietan ferratzaileek, galdara eta beren lanbideko tresnez horniturik dabiltzanek, ferratu egiten dute Xaldiko, txatxoen laguntzarekin. Astearte arratsaldean, Miel Otxin plazan tiroz hil eta erretzean, txatxoek zortziko dantza egiten dute.