Kontzeptua

Txaalgorri

Txahal gorria. Ataunen maiz entzuten zen lehen inguruko hainbat leize eta haitzulotan bazirela jeinuak eta txaalgorri itxura hartuta agertzen zirela.

Askaatako leizeetara eta Usategiko haitzulora (Urrestarazu gainean) ez dela harririk bota behar esaten da; harriren bat botaz gero, txahal gorri bat agertzen da mehatxuzko jarreran.

Hori horrela dela erakusteko, kontatzen dute, Marumendiko artzain gazteak jaiegunetan Agaozen tronpa eta panderoaren soinura dantza egiteko biltzen ziren garaian, hiru artzain gaztek harriak bota zituztela hango leize batera. Txaalgorri bat irten zitzaien. Korrika hasi ziren hirurak presaren presaz. Hiruretako bat Agaozko tontorrean hil zen nekeak jota; bigarrena, Aralegiko larrean eta hirugarrena Urrestarazu baserrira iritsi zen eta handik hiru egunera hil zen.