Konposatzaileak

Torre Alonso, Joseba

Konpositore bizkaitarra, Bilbon jaioa 1968an.

Bere musika ikasketak Bilboko Kontserbatorioan eta Juan de Antxieta Musika Eskolan hasi zituen. Ondoren, orkestra-zuzendaritzako goi-mailako titulua eskuratu zuen Zaragozako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta konposizioko goi-mailako ikasketak egin zituen Paris-ko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean, guztien adostasunean karrera-amaierako Lehen Saria lortu zuelarik.

Aldi berean, informatika eta musika-elektronika masterra burutu zuen Pariseko Institut de Recherche et Coordination Acoustique/Musique (IRCAM) institutuan eta Musikologian lizentziatu zen Pariseko Unibertsitatean. Halaber, Orkestra zuzendaritza eta konposizioko Artist Diploma ikasketak egin ditu Pittsburgeko Carnegie Mellon Unibertsitatean (AEB).

Ondorengo lehiaketetan sariatua izan zen: "Pablo Sorozabal" (1992), "Nadia Boulanger" (1993), Egile eta Editoreen Elkartea (SGAE) (1994), Murtziako Orkestra (1995), Arte Eszeniko eta Musikako Instituto Nazionala (INAEM), Parisko Espainiako Ikastetxea (1995), Bourgeseko Musika Elektroakustikako Nazioarteko Leihaketan ohorezko aipamena (1996), Bourgeseko Musika Elektroakustikako Nazioarteko Leihaketan Lehen Saria (1997), Espainiako Irrati Telebistako Ojo Crítico Saria (1997), Eusko Jaurlaritzako Konposizio Saria (1998) eta G. Archer Award 1999 (AEB).

Era berean, Musika Garaikideko Nazioarteko Elkarteak (1996, 1997, 1998) eta Parisen eginiko UNESCO-ren Konpositore Tribunak (1997 eta 1998) Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen.

Nazioarteko hainbat jaialdietan parte hartu du konpositore eta zuzendari gisa: Donostiako Musika Hamabostaldia, Errenteriko Musikastea, Bilboko XX. mendeko Musika Jaialdia, Alacanteko Musika Garaikideko Jaialdia, Granadako Nazioarteko Musika Jaialdia, Zaragozako Musika Jaialdia, Bartzelonako Grec Jaialdia, Pereladako Musika Jaialdia, Torroella de Montgriko Nazioarteko Musiken Jaialdia, Bartzelonako d'Estiu Jaialdia, Santanderko Nazioarteko Musika Jaialdia, Gasteizko Musika Elektroakustikoaren Asteak, Valentziako ENSEMS, Saxofoiaren Mundu Biltzarra, Darmstadteko Uda Ikastaroak (Alemania), Weimarreko 12º Musika Jaialdia (Alemania), Habanako Musika Jaialdia (Kuba), Musika hizkuntza berriak Milanen (Italia), Erromako Nuova Consonanza Jaialdia (Italia), Turingo 22º Musika Jaialdia (Italia), Oportoko III. Musika Jardunaldiak (Portugal), Estrasburgoko Musika Jardunaldiak (Frantzia), Bordeleko Musika Jaialdia (Fratzia), Perpignaneko Sormenaren Jaialdia (Frantzia), Marseillako Musiques d'aujourd'hui izeneko Nazioarteko Jaialdia (Frantzia), SIMO 99 (Orleansko Nazioarteko Musika Asteak, Frantzia), San Petesburgoko II eta III. Musika Jaialdiak (Errusia), George Pompidou Zentroaren Denboraldiak, IRCAM, Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentroa (CDMC) eta Parisko Cervantes Institutua, CDMC Denboraldiak, Espainiako Orkestra Nazionala eta Madrilgo Institutu Frantsesa, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Denboraldiak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Gubelkian Fundazioaren Denboraldia eta Pittsburgheko Contemporany Ensemble Denboraldiak. Partaidetza hauek ondorengo elkarte garrantzitsuen kontura izan dira: LIM Taldea, Circulo Taldea, XXI Ganbera, Multifonia, L'Itinéraire, TM+, Court-Circuit, L'instant Donné, Musiques Croisées, Manon Taldea, Proxima Centauri, Arbós Hirukotea, Mompou Hirukotea, Ostots Taldea, Contemporain Bikotea, Pittsburgheko Contemporary Ensemble, Archaeus ensemble, Parisko Via-Nova Hari-Laukotea, Berlingo Petersen Laukotea, Berlingo Ensemble Mosaik, Turingo Antidogma Musika, Pauko Orkestra Sinfonikoa, Pittsburgheko Carnegie Mellon University (CMU) Orkestra Filarmonikoa, Parisko Conservatoire National Supérieur Musique (CNSM) Orkestra, San Petesburgoko Ermitage Estatuko Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, eta abar.

Era berean enkarguak jaso ditu, besteak beste, Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentrua (CDMC), Kultur Ministerioaren INAEM institutua, Donostiako Musika Hamabostaldia, Musikaren Nazioarteko Jaialdien Elkartea, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Orkestra Nazionala, Loiolako Kultur-etxea eta atzerriko hainbat talde eta instituzioren aldetik.

Ikastaro eta hitzaldiak eman ditu eta honez gainera, Paris (Frantzia), Milan (Italia), Darmstadt (Alemania), Pittsburgh (AEB), Madril, Donostia, Sevilla, Oviedo, Zarautz, Bilbo, Segovia eta hainbat lekutako mahai-inguruetan parte hartu du.

1995 eta 1998ko abenduan Madrilgo Entzunareto Nazionalean ospaturiko, Egile eta Editoreen Elkartearen (SGAE) konposizio lehiaketa bukaerako epaimahaikide izan zen. Aldi berean, ondorengo lehiaketetako epaimahaietan parte hartu zuen: Parisko Espainiar Kultur-Ikastetxe Ministerioaren INAEM konposizio lehiaketa (1996, 1997), Murtziako Nazioarteko Konposizio Lehiaketa (1996 eta 1997), "Ciudad de Sabiñanigo" Nazioarteko Konposizio Lehen Saria (2.000), "Arturo Duo Vital" Konposizio Saria (2.001) eta "Manuel Valcarcel" V. Nazioarteko Konposizio Lehiaketa.

Grabaketa diskografiko ezberdinak burutu ditu eta bere lanak Espainia, Portugal, Frantzia, Alemania, Italia, Hungaria, Kanada, Austria, Finlandia, Suedia eta Japoniako irrati garrantzitsuenek igorri dituzte.

2003. urtean Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko irakaslea zen.