Sendagileak

Urrutia Guerezta, Luis

Mediku donostiarra, espainiar kirurgia gastrikoaren aurrendaria eta medikuntza integralaren zati bezala bere ulermenaren sustatzaile gisa, 1876ko martxoaren 3an jaio zen. Madrilen hil zen, bere lankideekin zuen adostasunik ezagatiko azken urteak nahigabetuta igaroz, bihotzeko gaixoak jota, 1930eko ekainaren 21ean 54 urtez.

Familia txirotik etorria, beken bitartez prestatzea lortu zuen, besteak beste donostiar udaletxeak eskainiaren bitartez bigarren mailako hezkuntza lortuz. Unibertsitate ikasketak Madrilen bikaintasunez burutu zituen eta 1899an lizentzia lortzen du.

Geroztik, San Carlos ospitalean lehiaketaz barne-mediku bezala sartzen da. Juan Madinabeitia handiaren laguntzaile gisa sartzen da, bere adiskide eta lankide izanez, 1900ean doktore titulua lortuz. Medikuntza Fakultatean irakasle lanpostua betetzeko proposatua da, baina ez du onartzen eta lehiaketaz Donostiako Ongintzan mediku bezala sartuko da, lanpostu horretan 1907ra arte arituz, urte horretan bere kontsulta zabaltzen baitu. Gastrologiari sendo ekiten dio, Berlinera (1904 eta 1905) bisitaldia eginez. Bertan, Ewald eta Kuttnerekin dagi lanean eta Halle ere bisitatzen du, Schmidtekin batera dagiana, eta Viena, Nathnagelekin batera bisitatzen du. Parisen 1913an ebakuntzak egiten hasten da eta jada 1914an zirujau esperimentatua da. Guda ondoren "Archivos Españoles de Enfermedades del Aparato Digestivo y de la Nutrición" sortzen dutenen artean azaltzen da.

Urrutia ikerketara buru-belarri jardunaz aritu ziren aurrendari izandako medikuen belaunaldikoa dugu, medikuntzan zientzia espezializazioaren aztarnak agertzen diren aldian Euskal Herrira teknika berriak ekartzen dituztenena, berezitasunez kirurgiaren arloan. 1919an Madrilen egin zen Medikuntzaren I Nazio Kongresuan parte hartzen du. 1920an Rochesterreko Mayo (EE.BB) klinikan, mundu mailako kirurgiaren meka, ikastaroa ematen du. Bestalde Kanadako Zirujauen Bazkun Amerikarraren Kongresuan ere parte hartzen du. 1924an Madrilen finkatzen da eta bertan baliabide handirik ez duten gaixoentzako bere irakasle eta laguna izan zenaren ohorez Madinabeitia Institutua sortzen du. 1905ean «Guipúzcoa Medica» izenekoan hasitako hainbat argitalpenen eta mundu guztitik zehar emandako hitzaldi zenbatezinen egilea da. Pariseko Zirujauen Bazkuneko kidea izan zen. Bere idazlanen artean Enfermedades del estómago (1920), Medikuntza modernoaren historian liburu gailena dena. Liburu horri Enfermedades de los intestinos, Enfermedades del hígado y páncreas izenekoek jarraitzen diote. Hernando y Marañonek etab.ek zuzendutako Tratado de Medicina egitean lankide jardun zuen. Bere Institutu publikoak 1925-1934 bitartean Anales baliogarria argitaratu zuen.

Eusko Ikaskuntzak 1931. urtean Donostian bere memoriari omenaldi bat egin zion.