Arkitektoak

Yarnoz Larrosa, Jose

Arkitekto, zaharberritzaile eta akademiko nafarra. Iruñea 1884, Madril 1966ko abenduak 26.

1903an Madrileko Arkitektura Eskolan hasi zituen ikasketak eta 1910ean graduatu. Jarraian Antonio Oriol arkitektoaren estudioan hasi zen lanean Espainiako hiriburuan, egoitza finkatu zuen leku berean. 1912an, Modesto López Otero lagun eta ikaskidearekin batera, Arte Ederretako Erakusketa Nazionalaren urre domina lortu zuen Madrilerako Erakusketa Unibertsal proiektu batekin. Proiektua Londonen ezarritako Leslie & Co.-ren enkargua izan zen, eta enpresak bi arkitektoei bertan lan egitea proposatu zien, baina ez zuten onartu. 1912an Yarnoz Argentinara lekuz aldatu zen eta bertan hainbat etxe proiektu egin eta Ines Orcoyenekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten, biak arkitektoak José Maria, eta Francisco Javier.

1914ean Madrilen bulegoa ireki zuen Jose Yarnozek, 1923an bere anaia Javier batu zenera. 1916tik aurrera Espainiako Bankuaren arkitekto bezala lan egin zuen. 1924ean Nafarroako Diputazioak San Fernandoko Arte Ederretako Erret Akademiarekin batera, Eriberriko erret gaztelua berreraikitzeko nazioarteko lehiaketa antolatu zuen, bi anaiek aurkeztu zuten proiektuak irabazi zuena. Diputazioak ere Joseri 1929ko Sevillako Erakusketa Iberoamerikarreko Nafarroako Pabiloia enkargatu zion, bertan Lizarrako eliz erromanikoa erreproduzitu zuelarik.

Zenbait argitalpen profesionaletan kolaboratu zuen bere arkitektura eta garaikoaren inguruan aritzen ziren hainbat artikulu idatziz. Azpimarratzekoa da 1920an idazten hasi eta 1926an kide izan zen Arquitectura aldizkariarekiko erlazioa. Buletina bere kideek lehendakari orde izendatu zuten Madrileko Arkitektoen Elkarte Zentralak editatzen zuen, eta jarraian 1931tik aurrera elkartea ordezkatu zuen Madrileko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko lehendakari hautatu zuten. Halaber, sari eta lehiaketa ezberdinetako epaimahaikide izan zen.

1936an, Guda Zibila hasi zenean, Josek Madril hutzi zuen, Javierrek, berriz, Errepublikako gobernuarekin konprometitua, Caracasera erbesteratu zen, bi anaien arteko harreman eta kolaborazioa eten zelarik. 1939an, Gerra bukatzean, Espainiako hiriburuko udalak Joseri udal zerbitzu teknikoen berrantolaketa enkargatu zion, gainera noiz edo noiz hiriko Dirección General de Regiones Devastadas y Reparaciones izeneko erakundearekin kolaboratu zuen ere. 1940an Vianako Printzea Erakundearen Monumentu Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten, hiltzean bere semeak Jose Mariak ordezkatu zuena. 1944ean San Fernandoko Arte Ederretako Erret Akamediako akademiko hautatu zuten, eta "Ventura Rodriguez Nafarroan" diskurtsoa eman zuen bere onarpen ekitaldian. Akademiako Monumentuen Batzorde Zentraleko kide izan zen eta Estatuko monumentu historiko eta artistikoen ardura zuen San Fernandoko eta Historia Akademietako Batzorde Mistoko idazkari. 1959an Alfontso X Jakitunaren Gurutzea jarri zioten, bere lanaren esker onez, eta 1965ean San Jorgeko Erret Akademiako akademiko hautatu zuten.

Jose Yarnozen lanak nazio tradizioan oinarritzen den arkitektura eklektikoa du ezaugarri, hain zuzen ere Gerra aurretik Arquitectura, Arquitectura Española eta La Construcción Moderna eta Gerra ostean Revista Nacional de Arquitectura eta Príncipe de Viana aldizkarietan agertu zuena. Gehienetan bere lanari erreferentzia egiten dizkioten eta beste kideek ere komentatu zituzten idazkiak dira, eta baita arkitekturaren garapenaren ingurukoak. Hauetan arkitektura kreazioa, arkitektoaren orijinaltasunari nahikoa leku uzten dioten, estilo historiko eta tradizionalen bidetik joan behar dela dio. Nahiz eta talentuan oinarritutako arkitektura modernoaren ekarpenak onartzen zituen.

Yarnozen lana Espainiako estatuan eta bere behialako hainbat kolonietan sakabanatuta dago. Baina lan gehiena Nafarroan eta Madrilen aurki daiteke. Iruñean egin zituen lanen artean aipatzekoak dira, 1929an esleitu eta 1934an bere anaiarekin egin zuen Nafarroako Jauregiko handitze eta berritze lana. Honetan Gazteluko Plaza Karlos III. Etorbidearekin, hiriaren bigarren Zabalguneko hiri ardatz nagusienarekin, lotzea pentsatu zuten. Garai berean, 1931n, bi anaiek Karlos III. etorbidean arkitektura dekoan inspiratutako ez ohiko modernotasuna zuen Nafarroako Aurrezki Kutxaren lehen egoitza eraiki zuten, egun Foru Ogasuna dena. Gerra osteko urteetan, 1942 eta 1962 urteen bitartean, Jose Yarnoz eta Victor Eusa, errejimen berriaren arkitektura kultura ofizialaren ildoak jarraituz, Rodezno Kontearen Plazan Hildakoen Monumentua eraiki zuten, eta hala Yarnozek urte batzuk lehenago definitzen hasi zen Karlos III. etorbidea itxi zuten.

Madrilen Yarnozek hainbat eraikin egin zituen, eta Espainiako Bankuko arkitekto bezala 1927an Madrileko Alcala kaleko egoitza handitu zuen. Kanpoan aurreko eraikinaren estetika jarraitu zuen bitartean, barruan banaketa berriaren erdigunean bilakatu zen eragiketentzako patioa egin zuen. Horrekin batera, berrogei eta hamargarren hamarkada arte, bankuaren hainbat egoitza handitu eta berritu zituen. Ondorioz proiektuak egin zituen Alacante, Albacete, Antequera, Avila, Badajoz, Bartzelona, Bilbo, Caceres, Valladolid, Coruña, Cuenca, Ferrol, Gasteiz, Guadalajara, Iruñea, Haro, Leon, Logroño, Malaga, Murtzia, Ourense, Tarragona, Tenerife, Tetuan, Valencia, Valdepeñas eta Valladoliden. Batzuetan Luis Menéndez Pidal eta baita Jose Astiz eta Juan de Zavala arkitektoen laguntza izan zuen. Banku egoitzak komuneko ezaugarri dute kokapen esanguratsua eta ordezkatzen duten erakundearekin bat egiten zuen monumentaltasuna. Oinplano berriko aurreneko egoitzetako bat 1917 eta 1920 artean eraiki zen Gasteizekoa izan zen, ondorengo eraikinetan jarraitu zuen kolomadun eredu klasizista bat finkatu zuena. Aipatzekoa da ere bere handitasunagatik 1933an Menéndez Pidalekin batera egin zuen Bartzelonako egoitza.

1941 eta 1946 urteen bitarteean Yarnoz eta Diego Mendez Dirección General de Regiones Devastadas y Reparaciones izeneko erakundearentzat Guda Zibilean suntsituta geratu zen Madrileko Santa Isabelen Ikustaldiko Agustindar Errekoletoen Erret Monasteriaren multzoa berreraiki zuten. Arkitekoak aurretik Erriberriko erret gaztelua berreraiki zuen, Nafarroako Erdi Aroko eraikinen ikasketa eta zaharberritzearen bidea hasi zuelarik, Eugene Viollet-le-Duc eta bere jarraitzaileen teoria eta lanak jarraituz. Nafarroako diputazioak 1940ean sortu zen Vianako Printzea erakundeak probintzian egindako zaharberritzeen zuzendaritza enkargatu zion. Monumentuen zerbitzuko arduradun gisa Tutera eta Iruñeako Katedralen, Irantzu, Iratxe eta Leireko monasterio, Los Arcos, Lizarra, Eunate, Galipentzu, Gares, Gazolaz, Torres del Río, Uxue, Viana eta beste hainbat elizen zaharberritzeaz arduratu zen. Bere lanen emaitza dira Vianako Printzea aldizkarian argitaratu zituen zenbait artikulu.

  • El arquitecto y su obra en el cuidado de los monumentos: discurso leído por D. Luis Menéndez Pidal y Álvarez, el día 27 de mayo de 1956, con motivo de su recepción, y contestación de D. José Yárnoz Larrosa. Madril: Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, 1956.
  • Arquitectura de Madrid. Madril: Fundación Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid, 2003.
  • Arquitecturas desplazadas. Arquitecturas del exilio español. Madril: Ministerio de la Vivienda, 2007.
  • ALONSO PEREIRA, José Ramón. Ingleses y españoles. La arquitectura de la edad de plata. Coruña: Universidade da Coruña, 2000.
  • Aportaciones de la museografía española: discurso leído por el Sr. D. Joaquín María de Navascués y de Juan el día 8 de febrero de 1959, con motivo de su recepción; y contestación del Excmo. Sr. D. José Yárnoz Larrosa. Madril: Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, 1959.
  • Arquitectura bancaria en España. Madril: Ministerio de Fomento. Electa, 1998.
  • DE SAN ANTONIO GÓMEZ, Carlos. 20 años de arquitectura en Madrid. La edad de plata: 19181936. Madril: Comunidad de Madrid, 1996.
  • DE SAN ANTONIO GÓMEZ, Carlos. "La etapa fundacional: las ideas y los protagonistas". Revista Arquitectura (19181936). Madril: Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid, Ministerio de Fomento, 2001, 17-31 or.
  • DOCAL ORTEGA, Carlos. Primera arquitectura moderna en Navarra (1900-1950). Antecedentes, contexto y desarrollo. Iruñea: Nafarroako Unibertsitatea, 2009.
  • "Don José Yárnoz Larrosa". Príncipe de Viana, 1996, 104-105. zenbakia, 185-187 or.
  • El edificio del Banco de España. Madril: Banco de España, 2006.
  • FERNÁNDEZ BALBUENA, Gustavo. "José Yárnoz Larrosa". Arquitectura, 1925eko otsaila, 9 or.
  • Guía de Arquitectura de Pamplona y su comarca. Iruñea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala. Nafarroa, 2006.
  • HERNÁNDEZ MATEO, Francisco Daniel. La búsqueda de la modernidad en la arquitectura española (1898-1958). Medio siglo de eclecticismo. Córdoba: Universidad de Córdoba, 1997.
  • Pamplona metrópoli 1930. Modernidad y futuro. Iruñea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala. Nafarroa, 2005.
  • RIVES, Laura. Pamplona. De ciudad a metrópoli. Desarrollo urbano. 19501990. Iruñea: Universidad de Navarra, 2011.
  • TORRES BALBÁS, Leopoldo. "Arquitectura española contemporánea: el resurgir del Barroco y la última obra del Arquitecto Yárnoz". Arquitectura, 22. zenbakia, 1920ko otsaila, 57-61 or.
  • YÁRNOZ, José. "El casino de artistas e industriales de Toledo". Arquitectura, 55. zenbakia, 1923ko azaroa, 355-359 or.
  • YÁRNOZ, José. "La arquitectura en las exposiciones oficiales", Arquitectura, 62. zenbakia, 1924ko maiatza, 191-193 or.
  • YÁRNOZ, José; YÁRNOZ, Javier, "La restauración del palacio real de Olite: de la memoria presentada al concurso convocado por la Diputación de Navarra". Arquitectura, 65. zenbakia, 1924ko iraila, 241-292 or.
  • YÁRNOZ, José. "La Arquitectura en la Exposición Internacional de Artes Decorativas e Industriales Modernas". Arquitectura, 78. zenbakia, 1925eko urria, 225-235 or.
  • YÁRNOZ, José. "La vidriera artística y sus últimas manifestaciones en la Exposición Internacional de Artes Decorativas". Arquitectura, 80. zenbakia, 1925eko abendua, 297-303 or.
  • YÁRNOZ, José. "Palacio Real de Olite: restauración de la torre de los cuatro vientos", Príncipe de Viana, 2. zenbakia, 1941eko martxoak 15, 11-35 or.
  • YÁRNOZ, José. "Iglesia parroquial de San Pedro de Olite". Príncipe de Viana, 5. zenbakia, 1941eko abenduak 3, 8-15 or.
  • YÁRNOZ, José. Ventura Rodríguez y su obra en Navarra. Madril: Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, 1944.
  • YÁRNOZ, José. "Las iglesias octogonales en Navarra". Príncipe de Viana, 21. zenbakia, 1945, 515-521 or.
  • YÁRNOZ, José. "Vivienda y estudio del propio arquitecto, en la calle Velázquez. Madrid", Cortijos y Rascacielos, 74. zenbakia, 1953, 20-23 or.
  • YÁRNOZ, José. "Necrológica. Don Modesto López Otero". Academia, 5. zenbakia, 1962, 5-11 or.