Konposatzaileak

Oscoz Calahorra, Remigio

1833ko urriaren 1ean Nafarroako Alesbesen jaiotako konpositorea. 1899an Madrilen hil zen.

Hamar urte zituela Madrilera joan zen Francisco Calahorra osabaren etxera, garai hartan errege kapilaua zena. Koruko haurra izan zen eta ondoren Errege Kaperako organistaren laguntzailea. Madrileko Kontserbatorioan Eslavaren ikaslea zelarik, 1859an konposizioko urrezko domina eskuratu zuen.

1860an Manilako metropoliko elizako kapera-maisua izendatu zuten eta bertan zazpi urtez egon zen, osasun arrazoiengatik Apolinar Oscoz Calahorra anaiak ordezkatu zuen arte. Madrilera itzuli zen eta hemen Errege Kaperako ohorezko irakasle izendatua izan zen. Klaseak emanez eta komertzio eta musika argitaletxe baten irabaziekin bizi iraun zuen.

Bere ekoizpena batez ere erlijiosoa da eta bere garaian oso ezaguna eta interpretatua izan zen. Esan daiteke bere pertsonalitateak Filipinetako bizitza eta musika-irakaskuntzan eragina izan zuela. Ahots kopurua jeitsi eta ordurarte erlijio musikan ez-ohikoak ziren pianoa eta, bonbardino eta figle bezalako instrumentuak sartu zituen. Beste batzuekin batera musikari kritikatua izan zen, antzerkiko musika lirikoarengatik liturgia ekintzatik baino eraginduagoa zegoela esanez. Bere lana oso zabala da: hamabost bat meza eta elizkizun, antifona, ereserki, erosta, letania, motete, errespontsu, sekuentzia, atseginak, gabon-kanta eta gaztelerazko beste lan batzuk idatzi zituen, pianorako zenbait lanez gain. Normalean bere bigarren abizena erabiltzen zuen, Calahorra.

  • CASARES RODICIO, Emilio "Ozcoz Calahorra, Remigio". Non: CASARES, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 8. t., 316-7 orr.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.