Eskultoreak

Beauves, Fray Juan

Zenbaitetan BEAUVAIS gisa agertzen da. XVI. mendearen bigarren erdialdeko eskultore nafarra. Fraile ezizena bizkarreratu bazuen ere, gauza jakina da ez zuela inolako erlijio-komunitatetan parte hartu, ez zuen arau jakinik jarraitzen. J. R. Castroren arabera, munduan zeharreko bidaiari ipurterrea zen, eskultore lanbidea zuena. Picarti lotuta lan egin zuen eta ustez bere koinatua zen Miguel de Espinal tailugilearen laguntzarekin egin zituen zenbait lan. 1586an Donostiako San Vicenteren erretaulan parte hartu zuen beste batzuekin batera. Ikuskatzaile gisa aritu zen bera. Inkisizioaren jazarpena pairatu zuen eta azkenik preso hartu zuten Logroñon oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak zirela medio.

  • CASTRO, J. R. Cuadernos de Arte Navarro (b-Escultura), Iruña, 1949.
  • ARRAZOLA, M.ª Asunción. El Renacimiento en Guipúzcoa, II libk. Donostia, 1967.