Arkitektoak

Passicot, Jean Pierre

Euskal Herriko artkitektoa izan zen. Donibane Lohitzunen jaio zen (Lapurdi). 1937ko urriaren 21ean hil zen kotxe istripu batean.

XIX. mendearen bukaera aldean Buenos Airesera jo zuen. Bertan arkitekto bezala aparteko lana burutu zuen eta 1899an Arkitektoen Elkargoko presidente izendatu zuten. 1895ean Euskal eta Frantziar Zentroa fundatu zuen, eta hogeita hamar urtez horren presidente izan zen. 1903an, Juan Simon Jaca eta Martin Errecaborderekin batera, Euskal Etxea fundatu zuten, bertako presidenteordea izanik. Hainbat urtean barrena ere Ongintzarako Gizaldeko Elkarte Frantziarraren presidenteordea izan zen. Horiez gain bestelako karguak izan zituen, besteak beste, Le Courrier de la Plata egunkariko Administrazio Kontseiluko presidentea, Nekazaritza, Industria eta Merkataritzako Batzorde Errepublikarreko presidentea eta Buenos Aireseko Elkarte Frantziarren Batzordearen presidentea, 1929an Policarpo Barrenarekin etorri zen Donostiara Eusko Ikaskuntzak Arturo Campion-i eskainitako omenaldian esku hartzeko. 1937an Donibane Lohitzunera hurbildu zen, Euskal Pilotaren Astea ekimenean parte hartzeko.