Eskultoreak

Rivas, Aurelio

Eskultorea. Galizian jaio zen eta Gasteizen bizi da 1960. urtetik.

Urte hartan hiri horretako Katedral Berrikako eskultura ugari egiten hasi zen.Katedralaren hegoaldeko eta iparraldeko fatxadetan kokatuta dauden gargola ugari egin zituen 1964-1965 bitartean. Halaber, bereak dira arkupearen barneko tinpanoak, 1975-1979 bitartean landuak.

1975ean modelatze, huste eta zizelkatze eskolak ematen hasi zen Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskolan.

1999. urtean Ignacio Aldecoaren heriotzaren hogeita hamargarren urteurrena betetzen zenez, Gasteizko Udalak haren oroimenez eskultura bat egiteko eskatu zion. Florida parkean dago kokaturik eskultura, idazlearen izena hartu zuen Kultur Etxearen parean. Brontzezko obra bat da eta Aldecoaren gorputz osoa irudikatzen da, bi eskuetan irekitako liburu bat eusten duela.

Halaber, urtero Julián Ortiz de Viñaspreren (Jovi) ekimenez Gabonetan Florida parkean jartzen den Jaiotzako zenbait eskultura bereak dira.