Erakundeak

Basurtuko Ospitalea

Bilboko Montevideo Etorbidean kokaturik aurkitzen da Osasun Zentro hau (Bizkaia).

1910. urtean, Basurtuko Ospitalean asistentzia jarduera hasi zenean, erakundearen eguneroko zeregina arautuko zuen Araudi orokor bat egin zen.

Enrique Areilza Doktoreak sortu zuen 1922an kliniketako laguntzaile bolondresen taldea. Helburua ospitaleko asistentzia hobetzea eta Bizkaiko profesionalei prestakuntza osatzeko aukera eskaintzea zen.

1930. urtean Jesus Arrese aukeratua izan zen zuzendaritza lanak burutu zitzan, honen helburu nagusiak honako hauek zirelarik:

  1. Ospitalearen antolamendu teknikoa.
  2. Erizaintza eskolaren sorrera.
  3. Ospitalearen prestakuntza kulturala.

1936. urtean Eusko Jaurlaritzak Medikuntza Fakultatea sortu zuen.

Basurtuko Ospitalearen historia osoan paregabeko laguntza ekonomikoa izan dira testamentu aginduak eta dohainak; horren lekuko ospitaleko artxiboan gordetzen den dokumentazioa da, eta laguntza mota horri zor zaio erakundearen ondarea sortu eta gehitu izana.

1979. urtean Udala, ospitalearen deskalifikazio posible baterako gestioak egiten hasi zen, benefizentzia zentro pribatuko izaera kendu nahian.

Osasun eginkizunak Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko zirela aurreikusiz, batzorde kudeatzaileak, Ospitalea Gizarte Segurantzako asistentzia erakundean ez sartzeko errekurtsoa jarri zuen. Despribatizazioa onarturik, erakundea Eusko Jaurlaritzak planifikaturiko osasun sarera pasatzea proposatu zuten.

1992. urtean dekretu baten bidez Eusko Jaurlaritzak, Elkarte ongile partikularra zen "Bilboko Ospitale zibil santuak" egindako osasun loturadunen ondare lagapena, eta, bere pertsonalarekin zituen harreman juridikoen subrogazioa nahiz Osakidetza -Euskal Osasun Zerbitzuan ekonomia kudeaketaren eredu propioa izanik, sartzea onartu zuen.

Ginekologia eta Obstitrezia; Anestia eta bizkortzea; Pediatria; Mikrobiologia; Kalitate Unitatea; Liburutegia; Kardiologia; Infekzio Gaixotasunak; Psikiatria; Anatomia Patologikoa; Farmazia; Neurologia; Digestio-aparatua; Barne -Medikuntza; Erradiodiagnostikoa; Otorrinolaringologia; Alergologia eta Endokrinologia inguruko zerbitzuak dira Osasun Zentroak eskeintzen dituena.

Ikerkuntza, Irakaskuntza, Kalitate unitatea, Argitalpenak (argitaratutako liburu eta gidez gain, hilero Ospitalean argitaratutako aldizkaria web-gunean ere eskura daiteke), Liburutegia eta Euskera inguruko jarduerak burutzen ditu.

Urtean zehar ere, medikuntza alorrean gai ezberdinei loturiko hitzaldi eta ikastaroak antolatzen ditu. Eta bere web orrian, Osasun munduko albiste eta berriak ere ikusgai ditu.