Lekaide eta lekaimeak

Aimeric Picaud

XII. mendean Done Jakue bidea egin zuen Parthenay-le Vieuxeko elizgizon poitevinoa.

Liber Sancti Jacobi, Codex Calixtinus liburuaren benetako egilea da. Liburu hori liturgia bilduma hagiografiazko bezala aurkeztu izan den konpostelar gida dena, halere, hori baino askoz gehiago da, zeren erromesak euren ibilbidean zehar bisitatzen zituzten toki eta esparruei buruzko informazio ikaragarrizkoa adieraztera ematen digu.

Liber Sancti Jacobi

I. Liburuan, denetatik handienean, Santuari buruzko sermoiak eta liturgia-atalak azaltzen dira. II. Liburua, bere osotasunean, mirariei eskainia da; III. Liburuak Santiagoren traslazioa iragartzen digu eta gai horretaz Leon Aita Santuaren gutun bat ere errepikatzen du, beste bi idazpurutan Santiagori buruzko hiru jaiez jardunaz, galiziar hondartzetan erromesak bildu eta tubae sancti lacobi izenez zituzten karakolenak ere aipatuz. Desglosea egin aurretik, IV. Liburua, Karoli Magni Historia edo Turpini Historia osatzen zuen, eta horietan egileak, apostoluen argibidez bere hilobia askatzeko Espainian sartu ziren Karlomagno eta bere heroiak martiri bezala aintzat hartzen zituen. V. Liburuak Compostelara garamatzaten bideak aipatzen ditu (Erromesaren Gida), aipamen berezia bidean zehar ikus daitezkeen santutegiei eginez. (Orain IV, Kalixtinoan, zuzenketa bati esker, XVI. mendetik haratagoko jatorririk ez den Cronica de Turpinen desgloseak eraginda). Kodizeak amaierarekin bukatu behar zuena zirudien arren, oraindik ereserki batzuk azaltzen ditu. Euren artean, Inozentzio IIaren gutun bat, Calixto IIaren adinako benetakotasun urria duena, azaltzen da, bildumari hasiera emanez; bertan Kodizea, lehendabizi Calixto Aita Santuak osatua eta Parthenay-le-Vieuxko presbiteroa zen Aimeric Picaudek Santiago Elizari emana, benetakoa dela "uerbis ueracissimum, actione pulcherrimum ab haeretica et apocrypha prauitate alienum" aipatzen da, bere eroale liratekeenei enbarazu egingo liekeenek edota apostoluaren elizatik lapurretan egingo luketenek eskumikatuz. Gutuna konfirmatu zutenek Inocencio IIaren kuriako kardinalak izan ziren, eta horri esker, agiria 1138 urteaz geroztik egin izan dela zehaztu eta jakin ahal izan da. Litekeena da Inocencio IIaren ustezko gutun hori Kodizearekin batera, elementu legeztatzaile gisa, urte horretan sartua izatea, eta gero, Kodizearen korpusean kopiatua izatean, esku desberdinagatik idatzia agertu izatea. Inocencioren gezurrezko gutunak benetako bidean jartzen gaitu, Kodizearen emaile eta aldi berean bere atalen baten egile bezala agertzen den Aimeric Picauderi errekomendazio egitean. Liber Sancti Jacobi liburua, alerik zaharrena eta osoena den kanpostelakoan, osatzen duten atal desberdin ugari guztien jatorria dena delako dela, euren atontze eta berrikusketak erraz garamatza Picaud izan dana antzeman eta konbentzitzera.

Euskal historiografiari dagokionez, erdi aroko iturburuen urritasuna gogoan hartuz ikaragarrizko garrantzia du. II. Atalburuan Nafarroatik zeharreko erromesaren bidaiari buruzko etapak adierazten dizkigu; III. Atalburuan bidean zeharreko hiriak zehaztasun gehiagoz azaltzen ditu eta IV. Atalean biztanleriaren xehetasunak ere ematen hasten da eta VII atalean da Aimeric Picaudek hurrengo aipamenean esaten dituenak bezalako biztanle nafar eta euskaldunei buruzko kontzeptu gogorrak ematen hasten den tokia:

"Jende hau basatia da, ohituretan eta naturan besteekin antzekotasunik ez duena, maltzurkeriaz betea, kolore ilunduna, itxura nazkagarria, txarra, okerra, zital, fede onik gabekoa, maltzurra, likitsa, mozkortia, indarkeria guztietan oso trebea, ankerra eta baldarra, prestutasunik gabea eta gorrotagarria, krudel eta lotsagabea, bihurria eta tematia, moralik gabea, bizio mota guztietan ikasia, eta baita bidegabekerietan ere...".

(Itzulpen moldatua gazteleratik).

Oro har, egile guztiek onartu dute frantziar erromesaren gehiegikeria eta ematen dituen datu antropologiko-politiko guztien interes handia. Picaudek, ezagutzen den euskarazko lehen hiztegia eskaintzen du, Jaungoikoa oraindik "zerutarra" izendatuz eta ez egungo moderno eta eliztarra den Jainkoa. Oihenartek geroago Baskonia biei, iberiarra eta akitaniarra, emango dien izen eta baldintza sozio-politikoari buruzko bere datuak oso interesgarriak dira, etnia bereko alderdi biak, Baskoniako Dukeak gobernatutakoa (Pirinioen Iparraldea) eta Aragoiko eta Nafarroako Erregeak (Alfonso Borrokalaria) eraendutakoa, euskaldunak [iparraldekoak] eta nafarrak [hegoaldekoak], argiagoak lehenak, logikoa denez, ilunagoak eta mendikatearen hegoaldeko egutera aldean ezarritakoak bigarrenak, zatitu egiten baititu. (Gogoragarri izan behar dugu Behe Nafarroa jadanik Baskonia dukerriaren feudopekoa zela). Interpretazio hori, gainera, Bizkaiko eta Arabakoei nafarrak deitzen diela (hau da, Nafarroako eta Aragoiko Erregearen menpekotzakoak) ikusteak bermatzen du.

  • Liber Sancti Iacobi edo Codex Calixtinus izenekoaren eskuizkriburik zaharrena konpostelar katedralekoa da.
  • Gida lehen aldiz F. Fita-J. Vinsonek argitaratu zuen, Le codex de Saint-Jacques de Compostelle (Paris, 1882).
  • Egungo ediziorik hoberena J. Vielliard-ena da, Le Guide du Pelerin de Saint-Jacques de Compostelle et de Ripoll. 3. Argitalpena. (Macon, 1968).
  • El Liber Sancti Jacobi. Codex Calixtinus, hiru liburukitan osorik argitaratua izan da, I. Testu. Walter Muir Whitehill-en transkripzioa. II. Musica. German Prado Jaunak egindako erreprodukzio fototipikoa eta transkripzioa. Miniaturas de J. Carro García. III. Ikerketa eta indizeak, Santiago de Compostela, C. S. I. C. P. Sarmiento Institutua, 1944.
  • Geroztik, Liber Sancti Jacobi. Codex Calixtinus, A. Moralejo, C. Torres y J. Feo itzulia eta lehenaren erantzukizunpeko zuzendaritza, hitzaurrea, prologoa eta oharrak, Santiago, C.S.I.C. P. Sarmiento Institutoa, 1951.
  • Pseudo-Turpinaren ediziorik interesgarriena C. Meredith Jonesek egindako Historia Karoll Magni et Rotholandi ou Chronique du Pseudo-Turpin da. (Paris, 1936).
  • Baskoniari buruzkoan azterketarik osoenak hurrengo honetan: ELIZALDE, I.: Navarra en las diteraturas románicas (espainiarra, frantsesa, italiarra eta portugesa), I. libk. Erdi Aroa. Iruña. Nafarroako Foru Aldundia, 1977
  • GARCIA VILLADA, Z. Historia eclesiástica de España, III (Madril, 1936), 273 or.
  • MAÑARICUA, Andres E. De. "Los vascos vistos en dos momentos de su historia". I Semana Internacional de Antropologia Vasca, Bilbo, 1971, 263-304 or. (Latinerazko testuak gehigarri baten ditu)
  • M. R. de BERLANGA. Los vascones y la prehistoria, RABM. 3.ª 2. aldia (1898) 381-382 or.
  • VAZQUEZ DE PARGA, L. Las peregrinaciones a Santiago de Compostela, I libk., Madril, 1948.