O. ta O.
Idazle gipuzkoarra, Azpeitian 1892an jaioa eta Bilbon 1966an hila.
Urduñan eta Comillasen (1902-1919) egin zituen ikasketak. Apaiza, Filosofia eta Letretan lizentziatua. Apaiz izan zen Pobesen, Bilbon, Azkoitian, Donostian eta Hernanin, eta 1950 eta 1956 artean Argentinan bizi izan zen. 1922an Zerurako Bidea argitaratu zuen Zornotzan, 1936an Pasaian Jesukristo gure Jaun eta Jainkoaren Bizitza ta Berri Ona agertu zen. 1963an Donostian argitaratu zuen, Orixe, El Idioma Vasco eta Lati izkuntzaren joskera lanekin. Eusko Gogoaren kolaboratzailea.