Pintoreak

Oviedo, Pedro Diaz de

XV. mendeko margolaria. Avilako eta Burgosko tailerretan jaso zuen prestakuntza, eta gaztelau pinturaren estilo hispano-flamenkoa sartu zuen Nafarroan.

Tuterako katedralaren Aldare Nagusiko erretaula bikaina egin zuen, 1489an kontratuz esleitutakoa, eta Mosen Marcoren kapera ere hark egindakoa da (Cascante, Nafarroa). Huescako Katedralean lan egin zuen. Horrez gain, Tarazonako (Aragoi) Santiagoko Katedralaren erretaula egin zuela uste da. Erref. Castro: Cuadernos de Arte Navarro Escultura 3-13. or.