Elkarteak

Ortzadar. Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar euskal dantzari eta kantari taldea 1974. urtean Iruñean eratutako erakundea da. Hasieratik Euskal Herriko Kultura Tradizionalaren gaineko ikerketa, ikasketa, berreskurapena eta hedapena, bereziki musika eta dantza tradizionalen ingurukoa, eginkizun nagusia izan zen.

Une horretan, izenak zioen moduan, dantza talde eta kantari talde bat zeuden, biek Ortzadar izendapenarekin. Azken honek bi LP grabatu ondoroen (Ortzadar-1974-eta Ekialdetik kantuz eta doñuz-1976) jarduera eten zuen.

1984tik aurrera Ortzadar irabazi-asmorik gabeko kultura elkarte pribatu bezala antolatzen da; erakunde publiko edota pribatuetatik independientea, Nafarroako Gobernuarekin eta Iruñeko Udalarekin kolaborazio hitzarmenak sinatu ohi ditu eta erakundeetako hainbat egitarau kulturaletan parte hartu izan du.

Elkartearen barne aktibitatea hainbat sailek antolatzen dute eta ondare kulturalaren defentsaren aldeko konpromisoa hartzea nahi duen orori irekia dago.

Bestaldetik Ortzadar beste elkarteen bazkide ere bada, Eusko Ikaskuntza eta Euskal Dantzarien Biltzarra, konparaziorako. Nafarroako Materiarik gabeko Ondarearen Artxiboaren lehen mailako kolaboratzailea da eta UNESCO-Nafarroaren katalogoaren materiarik gabeko ondareari eskeinitako alorrean agertzen da. Azkenik, Auñamendi Eusko Entziklopediaren sarreren eguneraketarekin ere kolaboratzen du.

Elkartearen hasieratik berezko identitatea eman dioten helburuak eta zereginak hauxek izan dira:

  1. Kultura Tradizionalaren ikasketa, ikerkuntza eta zabalkundea: Landa lanaren bidez, funts dokumentalak eta artxibategien ikerketez, jardunaldien bidez...
  2. Kultura Tradizionalaren dibulgazioa: Dantza eta musika emanaldien bidez, ikastaro, hitzaldi, argitalpenen bidez; web orrialdearen bidez.
  3. Egutegi Folklorikoaren adierazpenen sustapena, antolaketa eta parte hartzea: inauteriak, olentzero, Santa Ageda...
  4. Kultura Tradizionalean oinarritutako muntai eta espektakulu eszenikoen sorkuntza.

Elkartearen funts ekonomikoa sail ezberdinek egiten duten ekintzetatik eta elkartekideek jartzen duten kuotetatik dator. Ikerketa lanak burutzeko eta ikastaroak, jardunaldiak, argitalpenak etabarrekoak aurrera eramateko Nafar Gobernuko Príncipe de Viana Erakundearen eta Iruñeko Udalaren laguntza jaso izan da.

Elkartearen eguneroko jarduna egiteko Ortzadarrek bi egoitza ditu: Arrotxapeako auzoan bat, zeinean dantza eta musika entseguak egiten diren eta jantzitegia, liburutegia, artxiboa, fonoteka, musika tresna autoktonoak eta ekipamendu teknikoa dagoen; eta bestea Iruñeko Alde Zaharrean eta jarduera sozialari eskainita dago.