Ingeniariak

Orbegozo Goróstegui, José

Ingeniari. Donostia, 1870-12-16 - Kreuzlingen (Suitza), 1939-01-01.

Jose Orbegozo lekuko izan zen garaia, garai korapilatsua da, Euskal Herriaren aurrerapen edo aurrerabide ikaragarri eta ezberdinena: elektrifikazioa, inbertsioa, azken baten, industrializazioa. Ondorioz, herri hau egun dena izatera iritsiko ez zen prozesu hori nabarmentzen duen ikaragarrizko konplexutasunaren ispilu da.

Jose Orbegozoren biografiaren bitartez Euskal Herri modernoan izan zen tokialdatze esanguratsu bat ikusiko dugu: energia hidroelektrikoa etxe eta fabrikak elikatzen zihoan, ordura arte, zerbitzu lez baino negozio lez gehiago aintzat hartzen zen (ondorioz, Bizkaiak Estatuaren ekoizpen hidroelektrikoaren zati handi bat kontrolatzen zuen) energia termikoaz zuzkituz.

Jose Orbegozo euskaldun sendia baten baitan jaio zen eta, agian, diruduna. Donostiako Bigarren Irakaskuntzarako Institutuan ikasi zuen 1880tik 1886ra. Behin batxilergoa amaitu ondoren, Madrilen errepide-ingeniaritza ikasi zuen eta beharbada gerora argi-indarrararekiko ikasketen bitartez gehituz.

Ordurako, ingeniariek narotasunez kargu publikoek lan pribatuekin batera betetzen zituzten, horretara eurei zegokien lan-mailan gora egiteko ere -eta, ez dezagun ahaztu, gizarte-mailan ere- baliogarri izanez. Orbegozok Ipar Trenbideen Atalerako eta Balmaseda eta Santurtziko Udalentzako lan egin zuen, esperientzia horiek guztiak bere lanbide-zeregina arlo horietan garatzea atsegin zuenarekiko galdera egitera eraman zutela. Bere lehentasunak, azkenean, pribatuaren eremura mugatu ziren, bereziki arlo elektrikora.

Zaila da Orbegozoren ekintzen aldaketa ulertzea aldez aurretik mende-arteko (1898-1901) Bilboren errealitatea, geroago eta gehiagoko garapen handiaren lekuko izan zen espazio-denbora eta faktore jakin batzuk batera, kolonien galtze eta estatu-kontsumoaren gorakadarekin, zerikusia zutenek eman izanagatik euskal industriarentzako aurrerakoia zen hirurtekoa gogoan hartu gabe.

Orbegozo Bilbon 1898an ezarri zenean, enpresa asko (papergileek, elektrokimikoak, burdingintzakoek) norbere erabilerarako zentral elektrikoak sortzeko erreketako ura ustiatzen hasi ziren, horretara baliabide termoelektrikoak hidroelektrikoengatik ordezkatzen hasiz. Ondorengo urteetan aipatutakoek inbertsio ikaragarri eta ustiaketa sistematikoen xede izan ziren. Ez da hainbeste harritzekoa, beraz, 1899an, arlo elektrikoan ea esperientziarik gabe, Arabako Electra Hidraúlica Elkarteko zuzendari kargua eta Electra Industrial Españolakoa ere onartu izatea, elkarteontzako Jaen-en eta Cordoba-n ur-jauziak eraikiz. Azken elkarte honen bitartez -1902an bertako lehendakariarekin zituen gorabehera larriengatik kargua bertan behera utziz- Orbegozo hidroelektrikotasunerantz abere enpresa-ardura bideratuko zuen lagun eta kidea zen Eugenio Grasset Etxebarriarekin harremanetan hasi zen. 1906an, ur-jauzien industria-posibilitateengatik arduratu ziren biok, aldi berean, Pedro Icazarekin batera Sociedad General de Transportes Eléctricos, helburu horretarako, sortuz.

Elektrotekniaren eta industria hidroelektrikoaren arloetan, Orbegozo bere egitasmo ugariengatik, batzuk ohiz kanpokoak izanagatik kapital handiak mugitzea ekarri zutenak izanez, gogoratua -batez ere lehen aro honetan-, izango da.

1906-1918 bitartean Papelera Española, la Unión Española de Explosivos, elektrizitate-enpresa ertain baten pareko elektrizitate-ustiaketarako zentrala zuen Altos Hornos de Vizcaya enpresentzako, Banco de Bilbao eta trenbide-konpainia batzuentzako lanak egin zituen. Valentin Orbeña eta beste ingeniari batzuekin batera, 1905ean, Leonardo Torres Quevedo asmatzailearen patenteak ustiatzean erreferentzia-gune izatera iritsi zen Ingeniaritzarako Sociedad de Estudios y Obras sortu zuten; asmamen handiz, aire-transbordadoreak -funikularrak izenekoak- batzuk Donostiakoa bezalako toki-ospedunak eta mundu-ospea zuen egun desagertutako Niagarako ur-jauzikoa garatu eta egin zituzten.

Zertxobait deigarria dela esan dezakegu, enpresa ekimen guzti horiek izan arren, bere izena beti, era unibertsalean, eragozpen eta gorabehera anitz igaro behar izango zituen eta igaroaraziko zizkion (1934ean lanbide-istripu batek bederatzi langile hil izatearen ondorioz depresio handi batetan erori zen) 1918an sortutako Estatuan kapitalik handiena eta handinahirik sendoena zuen Saltos del Duero izeneko enpresa hidraulikoarekin elkartuta ikustea.

Grasset, Icaza eta batez ere Horacio Echevarrieta enpresari erabat boteretsuarekin batera Orbegozok eratzen laguntzen duen enpresa, Duero ibaiko uren inguruan europar gudaz aurretik bildutako eskubide eta emakidek ustiatuko zituen konpainia bat zen. Banco de Bilbao-k ere kide kapitalista bezala parte hartzen zuen. Negozioak etorkizunik zuen. Eragiketa hau industria hidroelektrikoaren urte erabakigarri (1914-1919) bezala izendatutako epealdian, espekulatzaile eta tratularientzako aukera-aldia izan zen hartan, -baita lehiakortasun ikaragarridun aldia ere- kokatzen da, baina Dueroren kasua askoz korapilatsuagoa izan zen, entitate eta interes anitzak (alde batetik, tartean ziren borondate guztiak bide berera ekartzea eskatzen zuelako, eta bestetik, portugaldar gobernuarekin, errekaren nazioarteko eremua ustiatu ahal izateko adostasuna lortu behar zelako) zekartzalako.

Eslako urtegia Elkartea sortu eta hamar urtegarrenean eraiki zen. Tartean, agintari portugaldarrek ekimenarekiko mesfidantza izan zuten, Orbegozok aurkeztutako "Espainiar Irtenbidea" "Dueroren lapurreta " bezala izendatuz. Arazorik larriena, hala ere, Banco de Bilbao-ren jarrera zalantzakorra izan zen (zuzendari batzuk 1918an ezarritako baldintzak aldatzen ez baziren kapitalik ez jartzearen aldekoak ziren). Azkenik, 1935ean bere ustiapenari hasiera eman zitzaion. Sei urtetan zehar, Orbegozok ur-jauziko, zentralaren, ustiapen lerroen, urguneen eta, baita merkatuak zabaltzeko beste enpresa batzuekin hasitako negoziaketen zati handi bateri zegozkien lanak zuzendu zituen; azken urteetako tentsioaren eraginez, bere depresiotik sendotzeko, Kreuzlingen suitzar erietxean ingresatuta egonaz, ea beste hainbeste denbora beharra izanez.

Birika-minez hil zen 1939ko lehen egunean.