Konposatzaileak

Sostoa Zuloaga, Manuel

Andres anaia bezala, musikoa. 1749ko maiatzaren 23an Eibarren jaioa. 1806ko uztailaren 2an hil zen Arantzazun.

Anaiarekin batera egin zen frantziskotar 1764ko irailak 17an. Aita Donostiak Música y músicos en el País Vasco liburuko 41. orrian dioenez "Bi anai frantsiskotar ziren: bietako batetaz Iztuetak gorespenez hitzegiten du dantzen musikari buruzko liburuaren hitzaurrean". Iztuetak, Aita Manuel Sostoa "eliz-musika edo kantu lauan" musiko bikaina dela aipatzen du (polifonikoa, instrumentala dela nahi du azpimarratu). 1768, 1801 eta 1802an dataturiko Sostoaren zenbait obra Arantzazuko artxiboan daude. Sostoari buruz dio, garaiko musikoekin alderatuta, bere musika garaikideagoa zela, bizitza gehiagorekin eta gitarraz lagundurik kinta errealak gordintasun osoz agertzen diren pasarteetan herri-musikako doinuak gogorarazten diguna. Autore berak Música de tecla en el País Vasco, s. XVIII liburuan Aita Sostoaren bi obra argitaratzen ditu, bi obren Allegroek, herri-musika gogorarazten digutelarik. Aipaturiko obraren 36. orrian Sonata para clave u órgano dago eta 41. orrian obraren Allegroa.

JSO

Berekin elkarlanean aritu diren orkestren artean hauek nabarmendu daitezke: Berliner Philharmoniker, Czech Philharmonic Orchestra, Dresdner Philharmonie, English Chamber Orchestra, Hamburguer Symphoniker, Israel Philharmonic, Istanbul Symphonic Orchestra, London Symphonic Orchestra, Los Angeles Philharmonic Orchestra, Lucerne Festival Orchestra, New York Philharmonic Orchestra, Orchestra Filarmónica della Scala, Orchestre National du Capitole de Toulouse, Orquesta del Teatro Sal Carlos de Lisboa, Galiziako Sinfonika, Radio Symphonierchester Wien, Espainiako Orkestra Nazionala, Madrilgo Sinfonika, Tenerifeko Sinfonika, Venezuelako Gazteen Orkestra Sinfonikoa, RTVEren Orkestra Sinfonikoa, Radio-Sinfonie-Orchester Frankfurt, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoa, Rundfunk-Sinfonieorchester Berlin, Russian National Orchestra, Sofia National Opera Orchestra, The Royal Philharmonic Orchestra of London eta West-Eastern Divan Orchestra. Harreman berezia du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin; urtero hainbat kontzertu eskaintzen dituzte elkarrekin.

Abesbatza zuzendu duten maisuen artean, nabarmentzekoak dira: Abbado, Argenta, Barenboim, Frühbeck, López Cobos, Maag, Makerras, Maazel, Markevich, Masur, Mehta, Muti, Ozawa, Rattle, Salonen, Stokowsky edo Víctor Pablo Pérez.

Orfeoiak bakarlari askorekin egin du lan, eta horien artean aipagarriak dira: De los Angeles, Armstrong, Baker, Bastianini, Berganza, Bumbry, Burrows, Caballé, Carreras, Van Dam, Donath, Domingo, Gigli, Janowitch, Lorengar, Marshall, del Mónaco, Norman, Pavarotti, Procter, Schwarkopf, Tear edo Vickers, besteak beste.

MIE

  • BAGÜÉS, J.: Sostoa Zuloaga, Manuel. Non: Casares, E. (zuz.). Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana (10. libk., 35. or.). Madril: Egile eta Editoreen Elkartea, 2002.

MIE