Arkitektoak

Soria, Silvestre

Nafarroako arkitektoa. Sesman jaio zen. Iruñean bizi izan zen eta XVIII. mendearen bigarren erdialdean Nafarroako hainbat herritan lan egin zuen, Rokoko garaiko berezko estiloarekin. 1761ean Tafallako Santa Maria elizarako Santa Katalina erretaularen proiektua egin zuen. 1767an Sesmako eta Vianako parrokietako obra batzuetan parte hartu zuen. Garai horretan bertan San Gregorio Ostiense basilikako erretauletan lan egin zuen. Badakigu 1769. urtea baino lehen hil zela.