Arkitektoak

Santiago, Martín de

Salamancako arkitekto domingotarra, XVI. mende hasieran jaio zen, eta azken herenean hil. 1552an obra maisua zen jada. Aparejadorea izan zen Salamancako San Esteban komentuan, Juan de Alavak apaindutakoa, eta Gasteizko Santiago Ospitalea eta Donostiako San Telmo Komentua eraiki zituen, 1551ean. Halaber, Gil de Hontañonekin lankidetzan aritu zen, Salamancako Monterrey jauregian.