Literatoak

Quadra-Salcedo y Arrieta Mascarua, Fernando de la

Sabino de Ayala, Xabier de Azcoitia.

Idazle, hizlari eta kazetari txertatua. Castillejoseko Markesa. 1890ean jaio zen Gueñesen (Bizkaia). 1936ko irailaren 25ean hil zen.

1916an lege doktoretza ukan zuen eta urte berean Idearium aldizkaria sortu zuen (Bilbo). Idazkari izan zen Bizkaiko Batzordean eta Turismo Patronatuan (1931), eta euskal nazionalistekin lotura ideologiko jakinik izan ez arren, euskaldun eta nafarren gutxiengoa (Gorteetan epiteto basatiak jasaten zituzten) defenditzeko xedez, Defensa de la obra de los vascos. ¡Cavernícolas, cavernícolas! liburua argitaratu zuen.. 1926tik Bilbon kaleratzen zen Boletín del Instituto Heráldico buletineko zuzendaria zen.

Besta lan batzuen artean, hauek argitaratu zituen:

  1. El castillo de Butrón, Bilbo, 1914
  2. La personalidad vasca en da literatura poética, Bilbo, 1914
  3. Recuerdo histórico sobre casas de Moneda y Bancos de Emisión en el País Vasco, Bilbo, 1914
  4. Los vascos del Renacimiento. Trátase de lo que hicieron en el Sacrosanto y ecuménico concilio Tridentino, Bilbo, 1915
  5. Fuero de las M. N. y L. Encartaciones, Bilbo, 1916
  6. Las bellezas bilbaínas en el siglo XX, Bilbo, 1917
  7. Disertaciones clásicas. Del diálogo y de la amistad, Bilbo, 1917
  8. Ensayo sobre el renacimiento vasco, Bilbo, 1918
  9. La primera vuelta al mundo. Participación de Vizcaya en la expedición del Cano, Madril, 1923
  10. Defensa de la obra de los vascos. ¡Cavernícolas, cavernícolas!, Bilbo, 1931
  11. Economistas vascongados y artículos varios sobre problemas destacados de la economía vizcaína. Información aldizkarian emandako artikuluen bilduma, Bilbo, 1943.

Horiez gain, bere artikuluak aurki daitezke, besteak beste, hauetan: Vida vasca, Idearium, Euskalerriaren alde, Euzkadi eta Hermes. Gatibu erori zen zonalde errepublikarrean eta "Altuna-Mendi" itsasontzian hil zen 1936ko irailaren 25ean, itxialdiaren baldintzak eraginda.

Caro Barojak aipatu zuenez (El Señor Inquisidor y otras vidas por oficio, 1968, 105 or.), pertsona bitxia zen eta bere "amaiera tragikoa ez dator bat bere izaera lasaiarekin"; (itzulpen moldatua gaztelaniatik). 1939an hark idatzitako En la prisión de Altuna-Mendi izeneko poesia kaleratu zen Valladoliden, bizi izan zuen egoera islatzen duena.