Arkitektoak

Ochandategui Ituño, Santos Angel de

XVIII. mendeko arkitekto bizkaitarra. Durangon jaio zen 1749an eta 1803 inguruan hil zen.

Batez ere Ventura Rodriguezekin lan egin zuen, eta Nafarroan neoklasizismoa sartu zuenetako bat izan zen. Gareseko San Pedro dorrearen errematea (1777) da Ochandateguiren lanean beranduko barrokoak forma klasizistetara hartutako bilakaeraren lehen erakusgarria. Mendabiako parrokiako dorrea egin zuen (1782), baina Mañeruko San Pedro elizan hartu zuen estilo neoklasiko berriak puntu gorena, eta hori izan zen Silvestre Perezen Mutrikuko (Gipuzkoa) parrokiaren aitzindaria. Noaingo akueduktuko lanen zuzendari teknikoa izan zen 1782 eta 1790 artean, eta bere obra nagusia Iruñeko katedralaren fatxada izan zen; bertan, Rodriguezen zuzendaritzapean parte hartu zuen 1782an.