Konposatzaileak

Martínez Ramírez, Sofía

Konpositorea. Gasteizen jaio zen, 1965ko urriaren 25ean.

Gasteizko Kontserbatorioan tronpa eta piano ikasketak egin zituen eta Madrileko Kontserbatorioan Manuel Carrarekin ikasi zuen. Berriz ere Gasteizera itzuli zenean, Carmelo A. Bernaolarekin konposizio ikasketak egin zituen. Bere prestakuntza Parisen osatu zuen Emmanuel Nunes eta Nicolas Brochot irakasleekin eta hainbat ikastaroekin. Bertan Cristobal Halffter, Luis de Pablo, Luigi Nono, Gabriel Brncic eta Pragako Hirukotea bezelakoekin lan egiteko aukera izan zuelarik.

Frantziako Noisy-le-Sec udalerrian Garcia Lorcaren Abesbatza sortu eta zuzendu zuen. Aldi berean, hainbat taldetako konposizioen egilea izan da eta lanak estreinatu ditu Parisko Kontserbatorioan eta Pittsburgeko Orkestrarekin.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.